Merkataritza sektorea hobetzeko inbertsioak egiteko laguntzen eskabidea

Epeak

Itxita

2019ko maiatzaren 4tik 2019ko ekainaren 3ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntzen deialdian sartzeko eskaera.

  • NANaren fotokopia autonomoen kasuan, eta IFZrena sozietateen kasuan eta Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez dela egiaztatzen duen agiriak.

  • Inbertsio/jardunen, zeinetarako laguntzak eskatu diren, eskaintzen fotokopia. Aurkeztutako inbertsio/jardunen batek kontratu txikien muga gainditzen badu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakorako), eskatutako 3 eskaintzen fotokopia erantsi beharko da ondasuna sartu baino lehen, eta zein eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.

  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko urtean izandako batez besteko plantillari buruzkoa  (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne).  Erakundeak alta geroago eman badu, gizarte segurantzan alta eman zuen egunetik eskaera egin zen egunera arteko aldirako egiaztagiria eskatu beharko da.

  • Hala dagokionean, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren ziurtagiria, adierazten duena eskatzaileak parte hartu duela edo parte hartzen ari dela Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txanda Programan.

Informazio gehiago

Foru Gobernu Kontseiluaren 270/2019 Erabakia, apirilaren 17koa

Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia

Probintzia plaza, 5

01011 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroak