Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea 2025 - egoitza
Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2025eko deialdia
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko uztailaren 15eko 23:59an amaituko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerarekin batera agiri hauek bete beharko dira: obraren eskaera inprimakiaren osagarria den inprimakia. Hirigintza arloko udal teknikari aholkulariak bete eta izenpetu beharko du agiri hori.
Gogaratu lehenik inprimakia zure ekipora deskargatu behar duzula, betetzen hasi baino lehen.
Eskaerari lotutako dokumentazioa:
Egingo diren obren aurrekontu xehatua edo balioespena, kostua eta BEZa bereiz adierazita. Hirigintza arloko aholkuak ematen dituen udal teknikariak proiektuaren beharra egiaztatzen badu (eskaera inprimakiarekin batera dagoen “Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena” inprimakian), obren aurrekontua edo balioespena aurkeztu beharrean, obrak burutzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, non orobat jaso beharko baitira Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 1. eranskinean finkatutako agiriak eta edukiak. Eranskin hori martxoaren 17ko 316/2006 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kode teknikoa onartzen duenak, onartu zuen.
21/2013 Foru Arau horren 17. artikuluaren 5. idatz zatian ezarritakoaren arabera, ezingo da eskatu laguntzarik Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Sailak kudeatzen dituen beste laguntza programa batzuen baitan eskatu diren edo 2025erako deialdietan eskatuko diren obretarako.
Aurkeztutako eskabideak osatu gabe badaude edo oinarri hauetan eskatutako agiriren bat aurkezten ez bada, interesdunari eskatuko zaio horretarako ezartzen den epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, organo eskudunak ebazpena eman ondoren.
Informazio gehiago
Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
Beste edozein kontsulta egiteko Obra Txikiak Egiteko Programaren 2022ko deialdiaren gainean, Lurralde Oreka eta Antolamenduaren Zuzendaritzako Toki eta Udalerriaz gaindiko Tokiko Azpiegiturak eta Ekipamenduak Sustatzeko eta Finantzatzeko Zerbitzura jo dezakezu (945 18 18 18 - 52440 luzapena, Ana eta, 52351 luzapena, Usue), 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Eskaerak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira; beraz, ezinbestekoa izango da eskatzaileek, aldez aurretik, ziurtagiri elektronikoa izatea. Egoitza Elektronikora sartzeko bideak zeintzuk diren eta entitate ziurtatzaile batek jaulkitako ziurtagiri elektronikoa non eskatu behar den jakiteko, jo “Ezagutu egoitza – Nola sartu” izeneko atalera.
Erregistro elektroniko bakar batean aurkeztu beharreko gehieneko hedadura gainditzen duen dokumentazio osagarria aurkeztu behar izanez gero, beste aurkezpen baten bidez egin ahal izango da. Aurkezpen horretan, gutxienez, osatzen duen erregistro-zenbaki edo -kode indibidualizatuaren erreferentzia edo hura identifikatzeko informazio nahikoa adierazi beharko da.
Egoitza elektronikoaren bitartez soilik izapidetu daiteke.