Jaiotzengatik laguntzak eskatu

Epeak

Itxita

2020ko otsailaren 10etik martxoaren 10era bitartean (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskaerak, ahal dela, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan; horretarako, eskatzaileek sartzeko ziurtagiri elektronikoa izan beharko dute aldez aurretik.

Ikusi modu elektronikoan nola izapidetu

Era berean, Jesusen Zerbitzarien kaleko 5.ean gaitutako bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, eta hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak  urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko.

Eskaerak paperean aurkezten badira, deialdiaren eranskineko eskaera orria osorik beteko da, eta, harekin batera, ordezkari izendatzen den pertsonaren NANaren, AIZen edo pasaportearen fotokopia aurkeztu.


2. Dirulaguntza eskaera aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen du organo bideratzaileak deialdi honetako 5. artikuluko inguruabarren egiaztapen guztiak zuzenean eskuratu ahal izateko.

Deialdian jasotako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko behar diren agiriak instrukzio organoak bildu ahal izatearen aurka egonez gero, eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Familia unitateko kideen errolda ziurtagiri historikoa.

  • Familia unitateko ezkontideen eta ondorengoen datuak jasotzen dituen familia liburua.

  • Dirulaguntzarako eskubidea sortzen duen subjektuaren datuak barne.

  • Izatezko eskubideen erregistroko ziurtagiria, hala badagokio.

  • Familia unitateko kide guztien PFEZren 2018 aitorpena.

  • Familia unitatearen osaera eredua (eranskineko agiriaren arabera)

  • Zerga betebeharrak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria.

Otsailaren 11ko 18/1997 Foru Dekretuan (ondoren 58/2004 Foru Dekretuak aldatua) ezartzen denari jarraituz, dirulaguntzaren onuradunak salbuetsita daude Gizarte Segurantzarekiko betebeharrekin egunean daudela egiaztatzeaz.

Informazio gehiago

Baldintzak

1. Dirulaguntzarako eskubidea sortzen duen jaiotza izan baino gutxienez urtebete lehenagotik bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duten familia unitateak.

Familia unitateko kide guztiak Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizitzen eta haietan erroldaturik egon behar dira, jaiotza izan baino gutxienez urtebete lehenagotik.

2. Laguntza urteko dirusarrera gordinen arabera emango da.

Urteko dirusarrera gordinak zehaztean 2018ko zerga ekitaldiko data hartuko da kontuan.

3. Egunean egotea zerga betebeharretan, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza ordaindu aurretik, hurrengo artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zer behar dut?

  • Dirulaguntza hauek Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko eta, beraz, eskaera aurkezteko joan-etorririk egin behar ez izateko, onartutako ziurtagiri digital bat behar duzu (NANa, Izenpe…), haren bidez egoitza elektronikoan identifikatu ahal izateko.

    Onartutako ziurtagiri digitalik ez baduzu, beste era batean identifikatu zaitezke egoitza elektronikoan modu erraz eta sinplean: Izenperen BakQ identifikadorea erabiliz.

    Identifikadorea eskuratzeko, NANarekin joan behar duzu aurrez aurreko arretarako honako leku hauetako batera:  Gasteizko Zuzenean bulegoa, osasun zentroak edo lurralde historikoko KZguneak.

    Eskaera egin ostean, NANarekin edo AIZrekin bat datorren identifikadore bat jasoko duzu, pasahitz bat eta 16 posizio dituen koordenatu multzo bat, eta horrela, hainbat erakundetako egoitza elektronikoetan identifikatzeko eta horietan gaitutako izapideak egiteko prest egongo zara. Arabako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, zehazki, jaiotzak direla eta Aldundiak ematen dituen laguntzak izapidetu ahal izango dituzu.

    Sistema hori eskuratu eta erabiltzeari buruzko zalantzarik baduzu, Izenperen webgunera jo dezakezu, eta bertan, gainera, BaKQ identifikadorea izapidetu dezakezun zentro guztien zerrenda ere baduzu.

     

     

GOFEren jendearentzako arreta bulegoa

Siervas de Jesus kalea, 5 – 01005 Vitoria-Gasteiz