Ehizarako baimenak eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Urteko ehiza-baimena

Euskal Autonomia Erkidegoko edo komunitate homologaturen bateko ehiza-azterketa gainditu bada (Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Extremadura eta Madril).

Dokumentuak:

  • Azterketaren ziurtagiria

  • NAN

Homologatutako autonomia-erkidegoetako bizilagunei dagokienez (Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Extremadura eta Madril), azterketa-ziurtagiriaren ordez, indarrean dagoen ehiza-baimena erabili ahal izango da. Kasu honetan,

Dokumentuak:

  • NAN

  • Bizileku-erkidegoan indarrean dagoen ehiza-lizentzia

  • Errolda-ziurtagiria

Aldi baterako ehiza-baimena

Salbuespen gisa, Ehiza- eta Arrantza-Atalak aldi baterako ehiza-baimena eman ahal izango die atzerrian bizi diren eta Euskadiko ehiza-baimenik ez duten eta kasu hauetakoren batean dauden pertsonei:

a) Ehiza-lehiaketa ofizialetan parte hartuko duten pertsonak
b) Hildakorik gabeko ehiza-ibilbideetan, sarraski-erakustaldietan edo ehiza-jardueretan parte hartu nahi duten pertsonak
c) Behar bezala baimendutako ehizaldietan puntualki parte hartuko duten pertsonak

Dokumentuak:

  • NAN

  • Bizileku-erkidegoan indarrean dagoen ehiza-lizentzia

  • Errolda-ziurtagiria

  • Ehizan jarduteko ezgaituta ez egotearen eta ehizaren arloko zehapen irmorik ordaintzeke ez izatearen zinpeko aitorpena

Aldi baterako lizentziaren gehieneko balio-aldia ondoz ondoko hamabost egun naturalekoa izango da, eta pertsona bakoitzak aldi baterako bi lizentzia lortu ahal izango ditu gehienez ehiza-denboraldi bakoitzeko.

Aldi baterako ehiza-baimenak ez du Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-baimena lortzeko eskubiderik emango.

Informazio gehiago

  • Lehenengo ehiza lizentzia lortzeko, 14 urte beteta eduki beharra dago (adindun izan arte, haren legezko ordezkariaren baimena beharko dute) eta egiaztatu gaindituta daukala EAEko ehiza azterketa.

  • Atzerritarrek A.I.Z. edo indarrean dagoen pasaportea aurkeztu ahal izango dute. 

  • Ezin dira homologatu urteroko ehiza-baimena lortzeko autonomia-erkidegoen arteko lizentziak.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiria.

Aurrez aurre:

Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan 
Probintzia plaza, 5- beheko solairua 
01001 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoz: licenciascazaypesca@araba.eus

Herritarren arretarako telefonoak eta helbideak

Izapidetu