Irabazteko xederik gabeko erakundeen bidez eskola kirola garatzeko dirulaguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

Hasiera data : 2019/06/15

Amaiera data: 2019/07/04

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskaerak:

Laugarren klausulan jasotzen diren programetarako.

Ez da eskaerarik aurkeztu beharko, eskola kirolaren 2018/2019 ekitaldian izena emandako erakunde eta parte hartzaileen izen emateak jotzen baitira halakotzat (parte hartzaileak, hau da, taldeak eta multzoak) eta izen emateetan eman eta Kirol Zerbitzuak baliozkotzat jotako datuen araberakoak izango baitira. Dirulaguntza hau eratzeko, hain zuzen, eskola kiroleko izen emateen informatika aplikaziotik 2019ko martxoaren 30eko dataz ateratako datuak baliatu dira.

Hezkuntza arloko beharrizan bereziak dituzten eskola umeentzat kirol prestakuntzako langile bat beharrezkoa den edo ez erabakitzeko, erakundearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, beharrizan hori islatzen duena, hauexek azalduta:

  • Erakundearen identifikazio zenbakia, IFZ eta izena.
  • Laguntza ematen duen monitorearen identifikazio zenbakia eta izen-abizenak.
  • Hezkuntza arloko beharrizan bereziak dituen kirolariaren identifikazio zenbakia eta haren ezintasunaren ziurtagiri ofiziala.
  • Sartuta dauden taldearen identifikazio zenbakia, izena eta kirol modalitatea.

Berdintasun planen egiaztapenerako eta horiek idazteko eta abian jartzeko, ez da beharrezkoa izango eskabidea aurkeztea, eskola kirolaren 2018/2019 ekitaldian izena emandako erakundeen izen emateak jotzen baitira halakotzat, eta programan izena emateko emandako datuen araberakoak izango baitira,  Kirol Zerbitzuak baliozkotzat jo eta programaren arduradunak txosten bidez berretsitako datuen araberakoak, alegia.

Erakundearen egituraren funtzionamendua hobetzeko asmoz erakundeetako kideek Euskalit – Bikaintasunerako Euskal Fundazioak ematen dituen kudaketa aurreratuko ikastaroan parte hartzeagatik eta ikastaroan ikasitakoak egikaritzeagatik ematekoa den “kudeaketa aurreratuko diploma” delakoa ziurtatzeko, ez da beharrezkoa izango eskabidea aurkeztea, "Euskalitek" berak egindako txostenaren bidez berretsiko baita parte hartze hori.

2018-2019 kanpainarako izena emanda dauden “B kirol jarduera anitza” taldeentzako kirol jarduera anitzak (topaketak) antolatzeko modulua kuantifikatzeko, erakunde bakoitzak antolatutako jardunaldi bakoitza deskribatzen duen memoria bat aurkeztu beharko da.

 

2.- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzearen ziurtagiriak:

Eskatzaileak soldatapeko langilerik baldin badu, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela eta urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 12.2 artikuluan jasotako debekuren batek eragiten ez diola egiaztatu beharko du. Horretarako, gai horietan eskumena duten erakundeen egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Dirulaguntza 800 euro baino gutxiagokoa bada, ordea, ez ditu aipatutakoak egiaztatu beharko, 58/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Zerga betebeharrei dagokienez, beren zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten erakunde onuradunentzat nahikoa izango da egoera horretan daudela baieztatzea. Foru Aldundiaren ardura izango da ziurtagiria ematea, Foru Ogasunaren bitartez.

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. solairua. 01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18 / luzapena: 52114 (Juan Ignacio Errasti Jauregi)

e-maila: jierrasti@araba.eus 

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra

Probintzia Plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz