Araba QUANTUM 2023 Eskaera

Epeak

Itxita

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 20an hasiko da eta 2023ko maiatzaren 31n amaituko, 14:00etan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileari eta aurkeztutako jarduketa multzoari buruz:

  • Erakundearen eta aurkeztutako berrikuntza jardueren deskripzio memoria, eskaera balioesteko erabiliko dena, deialdi honen 9. artikuluan xedatutako irizpideen arabera. Aurkeztu diren berrikuntza jarduketen memorian aurreikusitako aurrekontu bat aurkeztu behar da eta ibilgetu inbertsioen beharra justifikatuko da, bai eta kanpoko azpikontratazioaren eta aurrekontuan jasotako barne langileen gastuak ere.

  • Itxitako azken ekitaldian erregistratutako urteko kontuak, benetako titulartasunaren adierazpenarekin eta auditoretza txostenarekin, hala badagokio. Urteko kontuak egitera behartuta ez badago, justifikatzen duen kausaren frogagiria.

  • Plantilla Araban alta egoeran dagoela ziurtatzen duen agiria, laguntza eskaera aurkeztu zen egunari dagokiona, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

 

Aurkeztutako jarduketa bakoitzari buruz:

  • Kanpoko hornitzaileen 10.000,00 eurotik gorako eskaintzen fotokopia.

  • Behar den kasuan, fitxa hirukoitz eskaintza

  • Hala badagokio, deialdi honetan aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak.

Informazio gehiago

Kontsultatu ARABA QUANTUM 2023 programaren behin betiko laburpen-fitxa

JEZ epigrafeak ikusi (Enlace a los epígrafes IAE)

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus

 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

 

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin (945 181818 - luz.: 52040), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik. edo mezu elektroniko bat bidaltzen arabaquantum@araba.eus  helbidera.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa edukitzea

Araba Quantumek ez du aurrez aurreko izapiderik. Elektronikoki bakarrik izapidetu ahal izango da.