Hirugarren herrialdeetako gidariaren ziurtagiria eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

 

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Eskabidea online beteta, non enpresa eskatzailearen identifikazio-datuak agertuko diren.

Gidariaren nortasun-agiria.

Gidariaren gidabaimena indarrean. Gidabaimena Espainiakoa ez den beste agintaritza batek emandakoa bada, gidabaimena Espainian gidatzeko baliozkoa dela eta zein baldintzatan egin dezakeen egiaztatuko da, gidabaimenak trukatzeko nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoaren arabera, Espainia hitzarmen horietako kide denean.

Gidabaimenean jasota ez badago, gidariak lanbide-gaitasunaren ziurtagiria (ILZ) indarrean duela egiaztatzen duen agiria, baldin eta ziurtagiri hori uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuak, errepideko garraiorako ibilgailu jakin batzuen gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dituenak, xedatutakoaren arabera eduki behar badu.

Gidariak Gizarte Segurantzan duen afiliazio-zenbakia eta enpresan Gizarte Segurantzan duen altaren edo lan-agintaritzari dagokion kontratuaren jakinarazpenaren justifikazioa eta lan-kontratu horren kopia.

 

Tasak ordaintzea

 

Informazio gehiago

Gidari-ziurtagiriak bi urteko balioa izango du, edo gidariaren gidabaimenaren balio-epea amaitu artekoa, eta baimenaren titularraren jabetzakoa izango da. Titularrak agiri horretan aipatzen den gidariaren eskura jarriko du, gidariak gidariaren babesa duen ibilgailu bat gidatzen duenean. Enpresaren lokaletan gidari-ziurtagiriaren kopia legeztatua gorde beharko da.

Hala ziurtagiria nola legeztatutako kopia Garraio Ikuskaritzako kideek edo errepideko garraioa zaintzeko ardura duten Segurtasun Indar eta Kidegoetako agenteek hala eskatzen duten bakoitzean aurkeztu beharko dira.

Garraio-enpresa edo garraio-baimenaren titularra behartuta dago Arabako Foru Aldundiko Garraioen Ikuskaritza Zerbitzuari berehala itzultzera gidariaren ziurtagiria eta legeztatutako kopia, baimena ematea eragin zuten baldintzak betetzeari utzi bezain laster eta, bereziki, gidariak enpresan baja hartzen duenean edo, edozein administrazio-jardueraren ondorioz, baimena ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla antzematen denean.

Baimenei buruzko informazio gehiago

 

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapidetu