Osasun garraio pribatu osagarrirako (VSPC) baimenaren eskabidea - egoitza
Osasun garraio pribatu osagarrirako (VSPC) baimenaren eskabidea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Zentrotik edo zentrora ohikotasunez garraiatzen diren gaixoen edo zauritutakoen kopurua justifikatzen duen dokumentazioa.
- Posta elektronikoko helbidea.
- Zergapekoen Erroldan, dagokion epigrafean, osasun garraioa ez den beste batean, alta eman izanaren ziurtagiria.
- Espainian matrikulatutako ibilgailuak edukitzea, dagozkion IATa eta ziurtagiri tekniko-sanitarioak indarrean egotea, eta ibilgailu horien antzinatasuna 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
- Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa..
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
- Garraiatzen diren gaixoen edo zauritutakoen kopurua justifikatzen duen dokumentazioa.
- Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioak.
- Erantzukizun zibileko asegurua.
- Posta elektronikokohelbidea.
Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK