Proiektua finantzatzeko eskaera, garapen bidean dauden herrialdeetan urte anitzeko garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko deialdian

Epeak

Itxita

Eskaerak aurkezteko 40 egun naturaleko epea egongo da erabaki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskaerarekin batera agiri hauek bakarrik aurkeztu beharko dira, eta orain adieraziko den modu antolatuan egin beharko da:

a.- I. eranskinaren araberako eskaera orria.

b.- Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa. Aurrekontuaren azalpenean, eskatutako dirulaguntza eurotan kalkulatzeko erabilitako truke tasa adierazi behar da.

c.- Erakundeak kasuan kasuko administrazio erregistroan izena emanda duela frogatzen duen agiria.

d.- Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen eskatu bada, haien egiaztagiriak,  aurkeztu behar dira zenbat diru eskatu den adieraziz.

e.- Proiektuaren plangintza matrizea, jasotzen dituena xedeak, aurreikusitako emaitzak, ekintza planifikatuak, baliabideak, ebaluazio irizpideak eta egiaztatze iturriak.

f.- Proformako fakturak aurkeztuz gero, zenbakituta aurkeztuko dira taula batean. Taula horrek faktura bakoitzaren zenbatekoa eta denen batura jasoko ditu, eurotan.

g.- Erakundearen indarrean dituen estatutuak.

h.- Erakundearen egoitza Araban dagoela egiaztatzen duen agiria.

i.- Elkartearen lehendakariak sinatutako agiri bat aurkeztu beharko da, Arabako ordezkaritzatik jarraipena egiteko konpromisoa jasotzen duena. 

j.- Erakunde eskatzailearen zuzendaritza-batzordearen eraketa akta.

k.- Euskal erakunde publikoren batek finantzatuta, azken hiru urteetan garapenerako lankidetzako bi jarduerak egin izana egiaztatzen duten agiriak. Agiri horiek hauek jasoko dituzte: jardueraren titulua, data, sektorea, lekua eta kostua.

l.- Egiaztagiriak aurkeztu behar dira, kontra-alderdi gauzatzailearekin ALHAOn deialdia argitaratzen diren egunerako bi lankidetza proiektu gauzaturik dituela egiaztatzeko.

m.- Egiaztagiriak aurkeztu behar dira, entitate eskatzaileak xede den herrialdean proiektuak gauzatzen bi urte eman dituela egiaztatzeko. 

n.- Dagozkion bideragarritasun azterketak, proiektuak gastu bat jasotzen badu ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburua duen edozein ekimen hasteko edo horretan laguntzeko.

ñ.- Langileen gastuak eskatutako dirulaguntzaren zuzeneko kostuen ehuneko 30 baino handiagoak badira, behar hori justifikatzen duten agiriak eta garatuko diren lanen deskribapena aurkeztea.

o.- Dirulaguntza erakunde elkarte batek eskatzen badu, artikulu honetan jasotako agiriak eta hitzarmena.

p.- Agiriak, ziurtatzen dutenak Arabako beste hainbat arlotako erakunde batekin edo batzuekin egindako elkarlana, garapenerako lankidetza eta/edo sentsibilizazio-jardueretan.

q.- Erakunde eskatzaileari eta tokiko bazkideari proiektuak dakarzkien eskubideak eta betebeharrak azaltzen dituen agiria, bertan jasorik, baita, proiektuak ekarritako ondasun higigarri eta higiezin guztiak biztanleria onuradunaren edo hura ordezkatzen duten erakunde publikoen eskuetara pasatuko direla.

r.- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (hemendik aurrera: BEZ) ordaintzetik salbuetsita daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute, dagokien zerga administrazioak emana eta BEZan hainbanaketa erregelan daudenek, behin betiko portzentajearen froga-agiria.

s.- Hala badagokio, azpikontratatzeko baimen eskaera.

t.- Hala badagokio, entitateak proiektuari egiteko ekarpen balorizatuaren aurreikuspenaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Langile boluntarioen balorizazioan, aipatutako langileen balorizazio aurreikuspenaren azalpen idazkia (ekintza bakoitzean egindako bolondres lan-ordu kopurua eta beren kostua adieraziz).

u.- Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

v.- Hala badagokio, ALHn kontratatuta dauden langile teknikoen egiaztagiriak.

w.- Hala badagokio, Araban edo Trebiñuko Konderrian planifikatutako sentsibilizazio-ekintzen egiaztagiriak.

x.- Hala badagokio, proiekturako emandako baliabide pribatu guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira.

Zer behar dut?

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa