Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2023ko ekitaldian egin beharreko turismo inbertsioei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea - egoitza
Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2023ko ekitaldian egin beharreko turismo inbertsioei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea
Epeak
2023ko apirilaren 27tik maiatzaren 19era arte
Aurkeztu beharreko agiriak
- a) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria (inbertsioen beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).
- b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintza (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).
- c) Eskatutako 3 eskaintzak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
- d) Aurreikusitako gastuen aurrekontu banakatua.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Egoitza Elektronikoa