Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko - egoitza
Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko, 2022an
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2022an kultura arloko profesional autonomoek eta enpresek sustatutako kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzen lagundu.
Erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
1.- Erakunde onuradun izan daitezke:
a) Kultura arloko profesional autonomo eta enpresak eta kultura elkarteak.
Federazioetan, konfederazioetan edo antzekoetan elkartutako kultura elkarte eta erakundeek ez dute nor bere aldetik edo beste erakunde bateko kide gisa aurkezterik deialdi honetan. Egoera horrek automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak ez onartzea.
2.- Kanpo utzitako erakundeak:
a) Elkarteak, taldeak eta antzekoak, beren helburuen artean nagusiki kultura izaerakoak ez badituzte, eta egiten dituzten jarduerak halakotzat jotzen ez badira.
b) Auzo elkarteak, gazte elkarteak, aisialdikoak eta denbora librekoak, bai eta hezkuntzarekin eta/edo prestakuntzarekin zerikusia duten guztiak ere, hala nola gurasoen elkarteak eta ikasleen eta ikasle ohien elkarteak.
c) Fundazioak.
d) Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren 2022ko programazioan jasotako edo sail horren babesa duten ekimenak egiten dituztenak.
e) Dirulaguntzaren xede bererako administrazio publikoekin kontratu bat esleituta daukaten erakundeak.
f) Deialditik kanpo geratzen dira 50/2019 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan jasotzen diren egoeretan dauden erakundeak. Dekretu horrek onetsi zituen Kultura eta Kirol Sailak norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak eta Foru Gobernu Kontseiluaren martxoaren 2ko 7/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.
170/2022 Erabakia, martxoaren 22ko Foru Gobernu Kontseiluarena. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sortzeko eta zabaltzeko programak garatzeko diru-laguntzen 2022ko deialdia onartzea.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia justifikatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |