Suministro Inmediato de Libros Contables de Impuestos Especiales (SILICIE) EUS - egoitza
Zerga berezien kontabilitate idazpenak berehala helaraztea egoitza elektronikoaren bidez
Produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.
Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.
Zerga Berezien kontabilitatea Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:
- Fabrikak
- Zerga gordailuak
- Zerga-biltegiak
- Jasotze-gordailuak
- Ozpin fabrikak
Bigarren Diputatu Nagusiorde eta Ogasun Finantza eta Aurrekontu, Saileko foru diputatua, 545/2025 Foru Agindua, urriaren 13koa. Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziek zergapetzen dituzten produktuen kontabilitatea eraman beharra betetzea arautzen duen urtarrilaren 27ko 30/20 Foru Agindua aldatzea.
30/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 27koa, honen bidez fabrikazioaren gaineko zerga bereziek zergapetzen dituzten produktuen kontabilitatea eraman beharra betetzea arautzen da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Zerga berezien kontabilitate idazpenak berehala helaraztea fitxategiak inportatzearen bidez / Kontabilitate ekitaldiaren irekiera eta amaiera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Zerga berezien kontabilitate idazpenak berehala helaraztea formulario bidez / Kontabilitate ekitaldiaren irekiera eta amaiera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
