Toki erakunde berri bat Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria

 

KONTZEJUEK

  • Inskribatzeko eskaera orria (deskargatu pdf editagarria).

  • Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria.

  • Kontzejua eratzeko bilkuraren aktaren testu osoaren ziurtagiria.

  • Geografiako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, kontzejuaren mugak eta hedadura egiaztatzen dituena.

  • Kontzejuko biztanle kopurua egiaztatzen duen Udalaren ziurtagiria, udal erroldaren araberakoa.

 

UDALERRIEK

  • Inskribatzeko eskaera orria (deskargatu pdf editagarria).

  • Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria.

  • Udalerria eratzeko bilkuraren aktaren testu osoaren ziurtagiria.

  • Geografiako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, udalerriaren mugak eta hedadura egiaztatzen dituena. Ziurtagiriarekin batera, Geografiako Institutu Nazionalak egindako dokumentu grafiko bat aurkeztu beharko da. Dokumentu grafiko horretan, udalerriaren muga lerroak adieraziko dira, bai eta udalerri mugakideak ere, eta udalerri horiek zein probintziatakoak diren jasoko da.

  • Estatistikako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, udalerriko biztanle kopuruari buruzkoa

 

KUADRILLEK

  • Inskribatzeko eskaera orria (deskargatu pdf editagarria).

  • Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria.

  • Kuadrilla eratzeko bilkuraren aktaren testu osoaren ziurtagiria.

  • Antolamendu eta funtzionamendu arautegia.

 

UDALERRI ETA KONTZEJUETAKO ZERBITZU ERMANDADEEK

  • Inskribatzeko eskaera orria (deskargatu pdf editagarria).
  • Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria.
  • Ermandadea eratzeko bilkuraren aktaren testu osoaren ziurtagiria.
  • Ermandadearen estatutuak.

 

TOKI ERAKUNDEEN BESTE ELKARTE BATZUEK

  • Inskribatzeko eskaera orria (deskargatu pdf editagarria).

  • Arabako Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko eskaera orria.

  • Erakundea eratzeko bilkuraren aktaren testu osoaren ziurtagiria.

  • Estatutuak.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu