Zentroaren edo zerbitzuaren aldez aurretiko baimena - egoitza
Zentroaren edo zerbitzuaren aldez aurretiko baimena
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke
Aurkeztu beharreko agiriak
Zentroek eta zerbitzuek:
- Eskaera eredua, behar bezala beteta eta sinatuta.
 - Egin nahi den jarduera azaltzen duen memoria, ondoko hauek aipatzen dituena: helburu orokorrak eta espezifikoak, esku hartzeko programak, erabiltzaileen profila, zerbitzu edo zentroak dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak eta aurreikusitako edukiera.
 - 
	
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiria.
 - 
	
Ordezkaria dela egiaztatzen duen agiria (pertsona juridikoen kasuan, eraketa aktaren, dagozkion estatutuen eta eskatzen den baimenaren inguruan legalki adostutako akordioen ziurtagirien kopia).
 
Zentroek, aurrekoez gain:
- Oin berriko, eraberritutako edo handitutako egituren kasuan, egikaritzeari buruzko proiektu teknikoa, zuzentasunez ikusonetsia, eta beste kasu batzuetan, memoria.
 - Jada existitzen ziren zentroetan aldaketa garrantzitsuak egin behar diren kasuetan, hori arrazoitzen duen txosten bat ere aurkeztu beharko da.
 - Deskribapen memoria, aplikatu beharreko araudiak betetzen direla justifikatzen duena eta dagozkion plano teknikoak atxikita.
 - Beste kasu batzuetarako (plazak obrarik gabe gutxitzea edo obrak egitea eskatzen ez duen beste edozein aldaketa): jarduketak deskribatzen eta behar bezala arrazoitzen dituen memoria.
 - Ekipamendu proiektua (jarduera azaltzeko memoriaren barne egon daiteke, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izango berriz ere aurkeztea).
 
- Zentroen eta gizarte zerbitzuen aurretiazko baimenaren eskaera inprimakia
 - 
	
Zentro eta zerbitzuak aldez aurretik baimentzea lortzeko aurkeztu beharreko agiriak
 - 
	
Mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroentzako jarduera memoriaren eredua
 
Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua
Araba Jenerala 10, 4. solairua, 1. departamentua
01005 Gasteiz
Telefonoa: 945 151015
e-maila: inspecciones.sociales@araba.eus
