Gizarte Zerbitzuen zentroentzako eta zerbitzuentzako funtzionamendu baimena eskatzea - egoitza
Gizarte Zerbitzuen zentroentzako eta zerbitzuentzako funtzionamendu baimena eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera.
- Baimena eskatu den zerbitzuaren edo zentroaren pertsona fisiko edo juridiko titularraren identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Azterketa ekonomiko finantzarioa; finantzazio iturriak zehaztuko dira eta zerbitzuaren edo zentroaren iraunkortasunerako plan ekonomikoa ere bai.
- Higiezinaren titulartasunaren eta zerga posibleen inguruko Jabetza Erregistroko ziurtagiria; lagapen edo alokairuaren kontratua edo zerbitzu edo zentroak erabili duela egiaztatzen duen beste edozein agiri.
- Zentroa bada, aipatutakoez gain, etxeko asegurua eta erantzukizun zibileko aseguruaren proposamena aurkeztu beharko ditu.
- Zerbitzuko edo zentroko barne araudiko erregelamendua edo erregelamendu proiektua.
- Langileen proiektua: hierarkiaren, antolaketaren eta ordutegien araberako banaketa, lanpostuen sailkapena eta langile-kategoria bakoitzaren funtzioen deskribapena.
- Hala badagokio, boluntarioak sartzeko aukera eta esleitu dakizkieken jarduerak zehaztuko dira.
- Erabiltzaileen eskubide eta betebeharren gutun proiektua, parte hartzeko bideak eta erreklamatzeko prozedurak.
- Erabiltzaileentzako kontratu eredua.
Eskatzailea eta aurretiazko baimenaren titularra bat ez baldin badatoz, lagapen agiria, funtzionamendu baimenetik zenbatzen hasi eta 3 hilabeteko epean eta martxan jarri aurretik:
-
Jarduerari ekiteko udal lizentzia edo agiri baliokidea.
-
Erakunde tituludunaren eta bere langileen alta Gizarte Segurantzan.
-
Langileak jarduera aurrera eramateko funtzioak gauzatzeko gai direla erakusten duten egiaztagiriak eta profesionalen elkargoko kide izatea egiaztatzen dutenak, beharrezkoa denean.
-
Eusko Jaurlaritzaren menpeko den Euskadiko Autobabeserako Planen Erregistro Orokorreko Autobabes Planean izena emanda dagoenaren ziurtagiria.
Zentroa bada, etxeko eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza.
-
Zentro eta zerbitzuak adez aurretik baimentzea lortzeko aurkeztu beharreko agiriak
-
Gizarte zerbitzuen zentro eta zerbitzuak martxan jartzeko baimen eskaera
Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua
Alaba jenerala 10, 4. solairua 1. departamentua
01005 Gasteiz
Telefonoa: 945 151015
e-maila: inspecciones.sociales@araba.eus