Egoitza elektronikora sartzeko baimenak, abere erroldak eta animalien joan-etorrietarako agiri emateak kudeatzeko

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimakia 

Informazio gehiago

AFAren egoitza elektronikotik sar daiteke Arabako LHko ganadutegi bakoitzaren Abere Erroldaren Erregistro Ofizialera.

Sarbide hori izateari esker, abereen titularrek aukera dute eguneratzeak, altak, bajak, kontsultak, jakinarazpenak eta errolda aitorpenak egiteko, joan-etorrietarako agiriak egiteko, joan-etorriak jakinarazteko, eta abar.

Egoitza elektronikora sartu ahal izateko, titularrak telematikoki identifikatuta egon behar du.

Horretarako bide ohikoenak hauek dira:

•          ITSASONTZI JOKOA:

Edozein KZgunetan eskatu ahal izango da. Nahikoa da NANa edo indarreko pasaportea eta haren fotokopia eramatea, egiteko.

•          ZIURTAGIRI DIGITALA:

IZENPE txartela; Eusko Jaurlaritzaren herritarrak hartzeko bulegoetan (Zuzenean) eskatu ahal izango da.

Hala ere, AFAk, bere egoitza elektronikoan, ziurtagiri hauek onartzen ditu: “Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan” (TSL) agertzen diren ziurtagiri guztiak; zerrenda hori Energia, Turismo eta Agenda Elektronikoaren Ministerioaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.

Egoitzan gehien erabiltzen diren ziurtagiri elektronikoak hauek dira:

  • Herritarraren ziurtagiria (IZENPE).

  • NANe -NAN elektronikoa (Barne Ministerioa).

  • Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren (FNMT) pertsona fisikoen ziurtagiria.

Horietako ziurtagiriren bat lortzeko, dagokion ziurtapen erakundera jo behar duzu:

Behin identifikazio telematikoa lortuta, egoitza digitalerako sarbidea eskatzeko, eskabidea bidali behar da, inprimaki normalizatuan, Abeltzaintza Zerbitzura.

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri elektronikoa
    • B@KQ (Ontzi jokoa)

Telematikoki

Izapidetu