Arabako Lurralde Historikoan abere arrazak hazteko, abereen osasunerako eta abereen ekoizpenerako programa kolektiboak kudeatzeko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2023ko apirilaren 18tik maiatzaren 17ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntza eskaera (bat programa bakoitzeko)

  • Laguntza eskaera sinatzen duenaren NANaren fotokopia eta ordezkaritzaren egiaztapena.

  • Estatutuen kopia, edo, hala badagokio, eratze eskriturarena, behar bezala erregistratuta.

  • Xede berbera edo loturikoa duten eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penalik edo administrazio zehapenik ez duelakoa eta horrelako ezein legezko debekuren pean ez dagoelakoa, sexu bazterkeriari dagozkionak barne.

  • Itzultzeko edo zehatzeko prozedura batean ez dagoela eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean duela dioen erantzukizunpeko adierazpena, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak ezarritako baldintzetan.

  • Nekazaritzaren arloan diharduten elkarte edo erakunde profesional, enpresarial, sindikal edo bestelakoen kasuan, honako informazio hau jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena: erakundea osatzen duten kideen guztizko kopurua, gizonezkoek, emakumezkoek eta elkartekoek banatuta, eta zuzendaritza organoa osatzen duten pertsonen guztizko kopurua, sexuka banatuta.

  • Dirulaguntza eskatzen den programan sarturiko abeltzaintza ustiategien zerrenda eta bakoitzaren azienda errolda.

  • Programa gauzatuko duten langileen eta horretan sartutako abeltzaintza ustiategien arteko interes gatazkarik ez dagoela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

  • Dagokion erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztapena.

  • Programaren azalpen memoria. Gutxienez, alderdi hauek bildu beharko ditu:

    • Helburuen azalpena.

    • Programa gauzatzeko dituen lan prozedurak eta metodologia.

    • Diru sarreren eta gastuen aurrekontua, non jasota egongo baita laguntzaren xede den programaren finantzaketa, II. tituluan laguntza lerro bakoitzerako zehaztutako partida eta jarduera lagungarrien arabera xehatuta.

    • Jarduera adierazleak.

    • Gauzatzeko epeak.

    • Dituen datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eta aplikazio informatikoen xehetasuna.

    • Laguntza eskatzen duen programa gauzatzeko dituen azpiegituren eta baliabide materialen xehetasuna.

    • Programa gauzatuko duten langileen xehetasuna eta, hala badagokio, haien gaikuntzaren eta tituluaren egiaztapena.

Laguntza eskaera aurkezten bada, eskatzaileak ez dago aurka zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzari dagokienez dagoen egoera egiaztatzeko informazioa biltzeko Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailetik, beste zerga administrazio batzuetatik eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorretik.

Informazio gehiago

Urteroko laguntza lerroa da, Araban erregistratuko abere ustiategiak biltzen, osatzen edo zerbitzuak ematen dituzten Arabako Lurralde Historikoan edo kanpoan kokatutako erakunde publiko edo pribatuak burutatutako hainbat esparrutan gauzatzen dituzten programak diruz laguntzeko.

Laguntza horiek Foru Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 34/2021 Foru Dekretuan dira (foru dekretu horren bidez, onespena eman zitzaien Arabako Lurralde Historikoan abere arrazak hazteko, abereen osasunerako eta abereen ekoizpenerako programa kolektiboak kudeatzeko laguntzen oinarri arautzaileei eta 2021erako deialdiari).

Deialdiko laguntza lerroak:

1. Abere arrazak hazteko programen kudeaketa.

2. Animalien osasuneko programen kudeaketa.

3. Animalien ekoizpeneko programen kudeaketa.

Hauek izan daitezke onuradunak:

Lurralde erakundeak —administrazio batzarrak eta udalak barne—, bazka erkidegoak eta partzuergoak eta/edo Arabako Lurralde Historikoan edo kanpoan kokatutako erakunde publiko edo pribatuak, baldin eta Arabako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) izena emanda dauden abere ustiategiak biltzen, osatzen edo zerbitzuak ematen badituzte; jasotako laguntza lerroen esparruan.

Erakunde onuradunen betekizun orokorrak:

  • Legez eratuta eta dagozkien erregistroetan izena emanda egotea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharren ordainketan egunean izatea.

  • Itzulketa edo zehapen prozeduraren baten pean ez egotea.

  • Hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean edukitzea, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak ezartzen duen moduan.

  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko galerarekin zigorturik ez egotea ez zigor bidean ez administrazio bidean, ez eta horretarako gaitasungabetzen duen legezko debekuren bat ez izatea ere, horren barruan sarturik sexu diskriminazioagatik gertatutako debekuak, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunarenak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko legedian eta, bereziki, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzea, zuzendaritza organoetan emakumeen presentziari dagokionez.

  • Diruz lagundutako programak gauzatzeko behar diren ekintzak burutzeko azpiegiturak eta baliabide materialak izatea.

  • Programatutako eginkizunak betetzeko gai diren langileak edukitzea eta bermatzea ez daukatela interes gatazkarik eta esku hartu behar duten abeltzaintza ustiategiei dagokienez independenteak direla. Gainera, pertsona batek diruz lagundutako programen zuzendaritza teknikoko eginkizunak eraginkortasunez egin behar ditu. Programen zuzendaritza teknikoa gauzatzen duten pertsonak edo pertsonek albaitaritza, nekazaritza ingeniaritza, nekazaritza ingeniaritza teknikoko lanbidean jarduteko gaitzen duen titulu akademikoa edo legez ezarritako titulazio baliokidea izan beharko du.

  • 2.2. "Animalien osasuneko programen kudeaketa" laguntza lerroaren kasuan, programen zuzendaritza teknikoa nahitaez gutxienez albaitaritzako tituludun batek beteko du.

  • Datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen dituzten aplikazio informatikoak edukitzea. 2.1. "Abere arrazak hazteko programen kudeaketa" laguntza lerroaren kasuan, datu baseek arraza bakoitzaren araudiak ezartzen duen informazioa jaso beharko dute gutxienez.

  • Euskararen erabilera sustatzeko xedearekin, erakunde onuradunek kontuan hartuko dute, ahal duten neurrian, Arabako Lurralde Historikoaren hizkuntza koofizialtasuna, abeltzaintzako ustiategiekiko idatzizko zein ahozko harremanetan.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroetan edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.