Laguntza eskatu

Epeak

Itxita

2022ko otsailaren 1etik apirilaren 30era.

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jarduera plana: laborantza lanak (sastrakak kentzea, mantentze lanak, eta abar) egiteagatik prima kobratuko da baldin eta urteko jarduera plan bat eta egindako lanen egiaztagiriak (fakturak eta ordainketa egiaztagiriak) aurkezten badira. Lan horiek norbere bitartekoekin egitea onartuko da, onuradunaren deklarazio arduratsuaren bitartez, eta 45/2016 Foru Dekretuan jasotako moduluekin bat etorriz.

Informazio gehiago

Neurri honen helburua da mendiko larreen aprobetxamendua era egokian kudeatu dadin sustatzea. Izan ere, larre horiek funtsezko elementuetako bat dira abeltzaintza jarduera tradizionalean, zeinaren ezaugarri baita neguan erabiltzen diren haranaren barreneko belardien eta udan erabiltzen diren mendiko bazkaleku horien arteko transtermitantzia.

Laguntza honetan urteko prima bat emango da mendi bakoitzean definitutako mendi larreen azalerako hektarea bakoitzeko, eta barnean sartzen dira abereak lekuz aldatzea eta zaintzea eta laborantza lanak egitea.