tr convocatoria gastos desplazamiento estudios universitarios eu - egoitza
Unibertsitateko joan-etorrien gastuetarako deialdia
2021/2022 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat dirulaguntzak emateko deialdia
Epeak
Eskaerak: 2022 ekainaren 13tik 30ra
Aurkeztu beharreko agiriak
- NANa
- Errolda
- Matrikula akademikoa
- Banketxeko kartillaren fotokopia
Zer behar dut?
B@kQ
Ziurtagiri digitala
Salbuespen gisa, eskatzailea ezin bada Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan sartu, pertsonalki edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez aurkeztu ahal izango ditu eskaera eta dokumentazioa, Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Jesusen Zerbitzarien kaleko 5. zenbakian dituen bulegoetan, 12:00etatik 14:00etara. Kasu horretan, NANaren kopia konpultsatua ere aurkeztu behar da.