Dirulaguntza justifikatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Esleitu datatik 2022ko azaroaren 25ko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jarduketen memoria.
  • Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.
  • Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.
  • Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 15.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira).
  • Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzko informazioa jasoko duena:
    • Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko agiriekin bat datozela.
    • Dirulaguntza honetaz gain, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuk lortu badira. Erantzuna baiezkoa bada, diru-sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu