TR Kalifikazioa emateko eskaera - egoitza
Kalifikazioa emateko eskaera
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaeraren inprimakia behar bezala betetzea.
- NANaren fotokopia.
- Nekazaritzako Gizarte Segurantzan edo Nekazaritza Jarduerako Autonomoen Erregimenean alta emanda egotea.
- Azken bi ekitaldietako Errentaren Aitorpenaren fotokopia.
Informazio gehiago
Nekazaritza ustiategia lehentasunezko izendatzeko, ustiategiak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
- Gutxienez, nekazaritzako lan unitate baten okupazioa ahalbidetzea. Ustiategi bati dagozkion lan unitateak zehazten diren irizpide teknikoen araberako modulo objektikoek ezarriko dituzte. Nolanahi ere, titularraren lanak nekazaritzako lan unitate gisa balioko du betiere bestelako diru sarrerarik ez baldin badu eta ustiategiak ez badu soldatapeko langile finkorik.
- Lanaren errenta unitarioa ez dadila izan erreferentziako errenta baino %30 handiagoa ezta %120 baino txikiagoa ere.
Familiako nekazaritza ustiategiek bete beharreko baldintzak:
- Nekazari profesionala izatea.
- Lanbide heziketako gaitasun profesional nahikoa izatea edo instalatu eta bi urte baino lehenago lortzea, betiere EAEko uztailaren 30eko 201/1990 Dekretuak zehazten duenari jarraituz.
- 18 urte beteta izatea edo 65 urte beteta ez izatea.
- Ustiategia dagoen eskualdean bertan edo inguruko eskualderen batean bizitzea, arrazoizko beharrik ez badago behintzat. Ezkonduta egonez gero edo bizikidetza kasuetan, bi ezkontideak izan daitezke ustiategiaren titularrak, eta nahikoa izango da bietako batek aurreko puntuetako baldintza betetzea.
Hurrengo modalitateetako bat bete beharko dute lehentasunezko izendapena izan dezan elkartutako ustiategiek:
- Kooperatiba Sozietatea edo Transformazioko Nekazaritza Sozietatea, Sozietate Zibila, Lan-Sozietatea edo Merkataritza-Sozietatea izatea. Sozietate zibilen kasuan, eskritura publikoan sortuta egongo dira. Anonimoen kasuan, berriz, bere ekintzak nominatiboak izango dira eta kapital soziala balego, %50a baino gehiago nekazari profesional diren bazkideen esku egongo da.
- Bazkideen erdiak baino gehiago nekazari profesional izatea.
- Bazkideen bi heren kudeaketa eta administrazio ardurak dituzten nekazari profesional izatea, betiere ustiategiaren lan kargaren bi heren baldin badute gutxienez.