Arabako eskola-kiroletako asteroko entrenamenduetara joateko garraioa eskatzea (astegunetan)

Izapidetu

Epeak

Irekita

Eskabideak edozein unetan egin ahal izango dira, indarrean dagoen eskola-kirolaren denboraldian zehar.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera elektronikoki izapidetu beharko da garraioa eskatzen den jarduera hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.

Garraioa esleitzeko behar den gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da, eta gutxienez 7 kilometroko ibilbidea.
Zerbitzu hori erabili ahal izateko, talde edo ekipo orok arduradun bat izan beharko du, eskola-umeen eta adingabeen garraioko segurtasun-baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan xedatutakoa eta, bereziki, honako betekizun hauek betetzen dituena:

  • Indarrean dagoen kanpainako eskola-kiroleko lizentzia izatea.
  • Adinez nagusia izatea.

Kultura eta Kirol Sailak jarritako autobus-zerbitzu hori ezin izango da inola ere erabili, lehen aipatutako arduraduna bertan ez badago.

Informazio gehiago

Eskatutako garraiobidea ez erabiltzea

Eskatutako garraio-zerbitzua berretsi ondoren, salbuespenez eta justifikatuta soilik, aldaketak edo baliogabetzeak onartuko dira.

Aldez aurreko jakinarazpenik gabe edo behar besteko epean kontratatutako autobusa ez erabiltzea erabakitzen duten erakundeei, edo lehen aipatutako laguntzailea ez izateagatik erabili ezin dutenei, kargu hartu ahal izango zaie.

Eskatutako garraio-zerbitzua esleitzeko sistema

Jasotako garraio-zerbitzuaren eskaerak jaso ondoren, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak baloratu eta, hala badagokio, esleituko du eskatutako garraio-zerbitzua. Dagokion erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio.

Arabako Foru Aldundiak eskaintzen ez dituen garraiobideak

Erakunde batek garraio-zerbitzua eskatu badu eta ukatu egiten bazaio herri edo ibilbide batera desplazatutakoen kopuruagatik edo ordutegien bateraezintasunagatik edo beste inguruabar batzuengatik, beste garraiobide kolektibo edo partikular batzuetan egin ahal izango du joan-etorria.

Zer behar dut?

Izapidetu