TR Justificacion del pago de facturas subvencion sector artesano - egoitza
Fakturen zuriketa
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Jatorrizko banku ziurtagiria, ondoko datu hauek zehazten dituena: ordaintzailea, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna, izenpetuta edota bankuaren zigilua jarrita.
-
Jatorrizko ziurtagiria, faktura jaulki duenak sinatuta edi zigilua jarrita, datu hauek zehazten dituena: fakturaren zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data.
-
Transferentzia telematikoen aginduak, ordainketa edo transferentzia egiten duen bankuaren zigilua jarrita.
-
Bankuko jatorrizko kontu laburpenak, posta arruntez jasoak.
-
Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.
-
Baldin eta kontratazio berri bat egon bada, nominen ordainagiriarekin batera beharrezkoa izango da hauexek aurkeztea: dirulaguntza xede diren nomina guztien kopia bana; langileen zerrenda izenduna edo haren kopia, nahiz eta konpultsarik izan ez, eta ordaindu izana erakusten duen bankuko kontu laburpena finantza erakundearen zigilua jarrita, eta Gizarte Segurantzaren kotizazioen likidazio ordainagiria edo haren kopia, nahiz eta konpultsarik izan ez.
Aurkezteko lekua:
Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean edota udalekin hitzartutako erregistro orokorretan.