Gaixotasun mentala duten pertsonentzako atseden programa

Arabako Foru Aldundiak gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” atseden programa bultzatuko du berriz ere, eta 2022ko udazkenean egingo da.

Norentzat: gaixotasun mentalen bat duten eta familiako eta gizarteko laguntza sareak artatzen dituen 18 urtetik 64ra arteko pertsonentzat.

Programa horrek lau edo bost eguneko egonaldiak eskaintzen dizkie gaixotasun mental kronikoren bat duten eta, normalean, familiako eta gizarteko laguntza sareak artatzen dituen pertsonei, zaintzaile nagusi eta ohikoak aukera izan dezan denbora hartzeko atsedenerako, indarberritzeko eta/edo garapen pertsonalerako, edo zaintza lanak egitea eragozten dion beharrizanen bati aurre egiteko.

Programan parte hartuko dutenak, ebazpen bidez esleituko zaien txandan, berariaz horretarako gordetako hotel bateko egonaldian artatuko dira, mantenu osoan, eta gainbegiratuta egongo dira. Gainera, kultura, aisialdi eta denbora libreko jarduerak izango dituzte, atsedena sustatu, pertsonen artean harremanak egin eta ingurua ezagutu eta gozatzeko.

Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” atseden programak lau txanda izango ditu 2022ko irailetik urrira bitartean. Txanda bakoitzean 12 plaza egongo dira.

Hona hemen datak eta lekuak (baieztatzeke):

  • irailaren 22tik 25era (3 gau). Lekua: Gijón (Asturias)
  • Irailaren 29tik urriaren 2ra (3 gau). Lekua: Gijón (Asturias)
  • urriaren 5etik 9ra (4 gau). Lekua: Tarragona —edo inguruan— (Katalunia).
  • urriaren 19tik 23ra (4 gau). Lekua: Tarragona —edo inguruan— (Katalunia).

Irteera ordua: 11:00etan (baieztatzeke)

Itzulera ordua: 19:00etan (baieztatzeke)

Irteera eta itzulera lekua: Gasteizko autobus geltokia

Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” atseden programan arreta eta esku hartze psikosozialeko profesional talde bat egongo da, begiraleek eta arduradun batek osatua, eta taldeko bizikidetzan eta jardueretan lagundu, antolatu eta gainbegiratze lana egingo du.

Programan parte hartu nahi duten pertsonek betekizun hauek bete behar dituzte:

  • 18 eta 64 urte artean izatea.
  • Gaixotasun mental kronikoa aitortua izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietatik edozeinetan erroldatuta egotea.
  • Zaintzaile ez profesional batek artatua izatea, gaixoaren beraren etxean edo senitarteko baten etxean.
  • Behar duen osasun laguntza kontratatutako profesionalek emateko modukoa izatea, haien prestakuntza akademikoaren arabera.
  • GOFEren aldeko ebazpen proposamena lortzea.

Epeak

Itxita

2022ko abuztuaren 19ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkezteko era: 

“Zainduz” atseden programan parte hartu ahal izateko, honako hauek aurkeztu behar dira: dagokion plaza eskaera, informazio pertsonalaren fitxa eta 012 formularioa (eranskinetan).

Ondoren, Osakidetzaren tratamendu aktiboaren orria (eguneratua), eta 011 eta 013 fitxak.

Informazio gehiago

Adjudikazio irizpideak

Plazak adjudikatzeko, lehenespen irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:

  • Mendekotasun gradua.

  • Desgaitasunaren ehunekoa.

  • Normalean senide eta/edo zaintzaile ez profesional batek artatua izatea.


Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” programaren kostua 2022an

Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” atseden programak 25,50.- euroko koordainketa du gau eta pertsona bakoitzeko, GOFEk ematen dituen zerbitzuen prezio publikoei buruzko indarreko araudiaren arabera (31/2020 Foru Dekretua, 25.5 Tarifa). Ordainketa GOFEk bideratutako banku helbideratzearen bidez egingo da.


Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” programari buruzko beste argibide batzuk – 2021

2022ko iraileko egoera epidemiologikoaren arabera, egoera aztertu eta programan plaza duten pertsonei dagozkien ziurtagiriak eta/edo probak eskatuko zaizkie.

Era berean, plaza adjudikatzen zaien pertsonei jardueraren berri emateko bilera baterako deia egiten zaie, txanda egiten den asteko astelehenean (11: 00etan). Lekua zehaztu gabe dago. Bilera horretan aurkeztu beharreko agiriak:

  • Osakidetzaren tratamendu aktiboaren orria (beren osasun zentroan eskatu behar dute).

  • Medikuaren txostena, elikadura dietaren bat egin behar izanez gero (beren osasun zentroan eskatu behar dute).

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 telefono zenbakira, edo sartu GOFEren webgunean.

Eskaerak aurkezteko lekua:

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Gasteizko San Prudentzio kaleko 30 zenbakian dituen bulegoak (posta kodea: 01005).
  • 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren pertsonek kasuan kasuko eskaera aurkeztu ahal izango dute beren herriko oinarrizko gizarte zerbitzuetan.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 telefonora, edo bisitatu GOFEren webgunea.