Santiagoko nekazaritza-azokan parte hartzeko eskaera - Nekazaritzako elikagaiak saltzeko postu bat esleitzea - egoitza
Santiagoko nekazaritza -azokan parte hartzeko eskaera - Nekazaritzako elikagaiak saltzeko postu bat esleitzea
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea deialdi honen iragarkia ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko ekainaren 25ean amaituko da.
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez edo Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira. Kontuan izan nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta pertsona juridikoek egoitza elektronikoaren bidez bakarrik aurkez ditzaketela eskabideak.
Informazio gehiago
Arabatik datozen eta Santiagoko nekazaritza-azokan beren elikagaiak saldu nahi dituzten nekazariei eta abeltzainei zuzenduta dago, elikagaiak (gazta, eztia, barazkiak, ardoa, etab.) beren nekazaritza-ustiategiko lehengaiekin ekoizten dituztenak eta baita nekazaritza- eta elikagai-produktu tradizionalak (ogia, pastelak, etab.) egiten dituzten pertsonei ere.
Ezin izango dute parte hartu elaboratzaileak ez diren elikagai-saltzaileek, artisau-ekoizleek edo nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusirik ez duten beste batzuek.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
- Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun Bulegoen Erregistroa.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.