Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean eskatzea

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Arreta goiztiarra baloratzeko hitzordua eskatzeko, dokumentazio honen fotokopia aurkeztu beharko da, dagokion jatorrizkoarekin batera, erkatzeko.

  • Haurraren NANaren kopia

  • Familia liburuaren kopia edo agiri baliokidea

  • Aitaren eta amaren NANaren kopia edo agiri baliokidea

  • Arreta goiztiarreko zerbitzura bideratzeko txostena, ikastetxeak edo Osakidetzako medikuak egina

  • 03 inprimakia: eskaera

  • 08 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona

  • 012 inprimakia: datuen babesa eta haien tratamendua

  • 046 inprimakia, baldin haurrak NANik ez badauka

Agiri horiek aurkezten ez badituzu, ezin izango da zure espedientea behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiak beteta eta sinatuta egon behar dira eta orrialde honetan eskura ditzakezu.