Mahastia erauzteko baimenaren eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

Informazio gehiago

Mahastia erauzi aurretik, erauzte baimena eskatu beharko da. Arauzko egiaztapenak egin ondoren, onartu edo ukatu egingo da, eta behin erauzi eta mahastizainak Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuari jakinarazi ondoren, zerbitzu horrek berriro landatzeko eskubidea ematen duen erauzte ebazpena onartuko du.

Ardo kanpaina beraren barruan egin behar dira eskaera, baimena, erauzketa eta jakinarazpena, zerbitzuari bidaltzen zaiona. Eskaera eredu normalizatuan egingo da. Kartillaren titularra eta jabea bat ez badatoz, jabearen baimena beharko da.

Mahastizainen Erregistroan erauzi beharreko lurzatiaren titularra nor den, haren izenean egingo da beti erauzte ebazpena. .

Zer behar dut?

  • Mahastia erauzteko baimen eskaera aurrez aurre zein EGOITZA ELEKTRONIKOAren bidez eska daiteke. Eskabide-orrian, erauztekoa den mahastiaren ezaugarriak zehaztu beharko dira (udalerria, SIGPAC erreferentzia, barietatea eta erauzteko azalera). Betiere beharrezkoa izango da kartillaren eta atxikitako ustiategiaren titularra eta jabea(k) bertan egotea edo haien baimena izatea.

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua 

Lapueblako errepidea, zk.g.,
01300 GUARDIA (Araba)
Tel: 945621080 945621070 

Herritarren arretarako helbide eta telefonoak       

Izapidetu