Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat - egoitza
Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat
Epeak
2025eko martxoaren 14etik maiatzaren 2ra arte
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Eskatzailearen jardueraren memoria (jardueraren xedea) eta dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria.
b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintza (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).
c) Diruz lagundu daitekeen gastu baten zenbatekoak sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu kontratu txikiari dagokionez; hau da, 15.000,00 euro, entitateak eskatu diren 3 eskaintzak erantsi beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, kasu hauetan izan ezik: diruz lagundu daitezkeen gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dagoenean ondasun edo zerbitzu hori egiten edo ematen duen pertsona nahikorik; edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada. Hautatuko eskaintza ere adierazi beharko du, eta, aukeratutako eskaintza diru aldetik hoberena ez denean, egindako aukera espresuki arrazoitu beharko da memoria batean.
d) Sozietatearen eraketa eskriturak, edo jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela jasotzen duen inprimakia, garatutako turismo jarduerari dagokion epigrafean, pertsona autonomoaren kasuan.
Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.
Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.
Informazio gehiago
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.