Titulartasun aldaketa- Pertsona juridikoak

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Titulartasun aldaketa pertsona juridikoaren alde:

  • Ustiategiaren titulartasunaren aldaketaren adierazpena, behar bezala beteta, sinatuta eta zigilatuta (aurkezpen datarekin); lehengo titularra ustiategiari dagokionez nola geratzen den zehaztu behar da.
  • Pertsona juridiko berriaren IFZren fotokopia eta aurreko titularraren, ordezkari ahaldunaren eta bazkide guztien NANen fotokopiak.
  • Titular berriaren alta BEZaren nekazaritzako araubide berezian edo bidezko araubidean.
  • Pertsona juridikoaren eraketaren agiri publikoa eta beraren estatutuak, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eginbide egokiak eginda.
  • Lehengo titularraren txartela.
  • Bazkideak alta emanda badaude Gizarte Segurantzaren nekazaritzako araubide berezian, bakoitzaren ziurtagiria edo azken ordainagiria aurkeztu behar da.
  • Ustiategiaren fitxa, behar bezala beteta, sinatuta eta azalean aurkeztu den eguneko dataren zigilua daukala. Fitxa horretan, lurren orriaren ordez ustiategiko lursailak agertzen diren NPBko aitorpenak sar daitezke. Oharra: ustiategiaren fitxan nekazaritzako makinen berri emateak ez dakar berekin berez haien titulartasuna aldatzea, baldin eta aurretik bidezko izapideak ez badira egin Nekazaritzako Makinen Erregistroan.
  • Finkak erabiltzeko eskubidearen froga-agiria. Jabea izanez gero, hauetako bat: katastroko ziurtagiria; salerosketaren agiri publikoa edo pribatua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazioarekin; ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria.
  • Ustiategia errentamenduz edo beste titulu bat dela eta edukiz gero, kontratua edo zinpeko adierazpen hauek:

Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua

Probintzia Plaza, 4 – 1. solairua ezkerra 

Telefonoa: 945 18 18 18

Edota:

Herritarren arretarako helbide eta telefonoak