TR Subvenciones a federaciones deportivas alavesas y asociaciones de federaciones deportivas para el desarrollo de programas de normalizacion del uso del euskera EUS - egoitza
Arabako kirol federazioetarako eta kirol federazio elkarteetarako dirulaguntzak eskatzea, euskararen erabilera normalizatzeko programak garatzeko
Epeak
2020ko ekainaren 11tik 30era.
** Aipatutako justifikazioa aurkezteko epea 2020ko abenduaren 29an amaituko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Euskara ikastaroetan matrikulatutako pertsonen erakunde onuradunaren egiaztagiria, non zehaztuko diren izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, erakundearekin kontratu bidez duen lotura eta erakundearen barruan egiten dituen lanak.
- Jatorrizko edo konpultsatutako fakturak, HABEk homologatutako zentroak egindakoak, matrikularen gastuari dagozkionak, eta zentro horrek bertan egindako ikastaroa dela-eta egindako ebaluazioa.
- Euskara ikastaroa egin duen pertsonaren lan kontratuaren kopia.
- Diruz lagunduko diren gastuak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria, hau da, matrikulak ordaindu izanaren agiria.
- Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin egunean egotearen ziurtagiria (AFA).
Informazio gehiago
Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. solairua
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18