Unibertsitateaz kanpoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko deialdia

2023/2024 ikasturtean Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/06/13 - 2024/06/28

2024 ekainaren 13tik 28ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Hau izango da BakQ-en (dirulaguntzaren eskatzailea) titularra:

  • Ikaslea (eskaera aurkezten den egunean adinez nagusia bada).

  • Ama edo aita (ikaslea adingabea bada eskabidea aurkezten den egunean).

Egoitza elektroniko honetan dagoen formularioa betetzeaz gain, honako dokumentu hauek ere erantsiko dira:

 

TARTE OROKORRA

  • Ikaslea adingabea bada:

    • Familia-liburua edo, harreraren edo tutoretzaren kasuan, egiaztagiria.

  • Hirugarren oinarrian aipatutako ikasketetan matrikulatu izanaren ziurtagiria, ikasturtean zehar.

  • Jasotako lekualdatze-beken egiaztagiria, zenbatekoa eta laguntza eman duen erakundea adierazita.

  • Hirugarrenaren alta Egoitza elektronikoan, nahitaezkoa izango dena dirulaguntzaren eskaera egoitza elektroniko honen bidez egiten bada, edo finantza-erakundeak kontu fede-emailearen titulartasunaren ziurtagiria.

  • Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonentzat, ikaslearen errolda-ziurtagiria, 2023ko abenduaren 31koa.

 

Interesdunak aurka egin ezean, datu elkarreragingarri hauek bilduko dira:

  • Ikaslearen NANa (adinez nagusia bada).

  • Amaren edo aitaren NANa (ikaslea adingabea bada).

  • Ikasleak Araban erroldatuta egotearen ziurtagiria, 2023ko abenduaren 31koa, Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonek izan ezik, horiek erroldatze-agiria aurkeztu beharko baitute.

 

 TARTE OSAGARRIA

Interesdunak ere tarte osagarria aurkeztu nahi badu, hauek dira aurkeztu beharreko agiri gehigarriak:

  • Garraio publikoko txartel pertsonalizatuaren fotokopia (hala badagokio), hala nola Bat, Barik edo Mugi, edo trenekoa.

  • Erakunde publiko kudeatzailearen ziurtagiria, ikasturtean zehar egindako joan-etorri guztiak biltzen dituena, garraio-txartel pertsonalizatuarekin.

  • Trenarentzat, garraio-gastu eta -ordainketa guztiak jasotzen dituen ziurtagiria.

  • Itunpeko garraio kolektiboaren kasuan, ikastetxeak emandako ziurtagiria, ikasleak izan dituen garraio-gastu eta -ordainketa guztiak jasotzen dituena.

2024ko deialdia 

Zer behar dut?

  • B@KQ 

    Ziurtagiri digitala 

Kontsultatu deialdiaren 5. puntua

Izapidetu