Ustekabekoen eta larrialdi obren laguntza-eskaeraren justifikazioa 2025

Izapidetu

Epeak

Irekita

Obrak egiteko epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da. Epe bera izango da obra gauzatu dela justifikatzeko dokumentuak aurkezteko.

 

Informazio gehiago

Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Toki erakundeek justifikazio dokumentua Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dute; horretarako aurrez eskatzaileek ziurtagiri elektronikoa eduki beharko dute. Egoitza Elektronikora sartzeko hainbat aukerei buruzko informazioa eta erakunde ziurtagiri-emaile baten ziurtagiri elektronikoaren eskaera non egin behar den honako atal honetan dago: Ezagutu egoitza – Nola sartu. 

    10 MB baino tamaina handiagoa duen dokumentazioa Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango da, baita horrekin hitzarmena duten toki erakundeetako erregistro orokorretan ere.

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu