Ezagutu AFAren egoitza elektronikoa - egoitza

Ezagutu Egoitza

Zer den

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (AldundiDigitala) enpresak eta partikularrak Aldundiak Interneten bidez haien eskura jartzen dituen zerbitzu guztietan sartzeko bidea da.

Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabil daiteke, edozein lekutan gaudela, Interneten bidez. Gainera, egindako eragiketen segurtasunik eta konfidentzialtasunik handiena bermatzen du, ziurtagiri elektronikoak eta konexio seguruak erabiliz.

AFAren egoitza elektronikoaren bitartez egindako izapideak baliozkoak dira, bertaratuta egin izan balira bezalaxe.

Egoitza elektronikoaren helburu nagusia da Arabako Foru Aldundiarekin kudeaketak egiteko beharrezkoa den denbora eta esfortzua gutxitzea, eta Administrazioaren gardentasuna eta eraginkortasuna areagotzea.

Zer egin dezakedan

AFAren egoitza elektronikoaren bidez (diputaciondigital) zera egin dezakezu:

1. Argibideak eskuratu, gai hauei buruz:

Egoitza elektronikoari berari buruz (funtzionamendua, albisteak, laguntzak, araudia, onartutako ziurtagiri elektronikoak, eta abar).

Zerbitzuei buruz (oinarrizko deskribapena, aurkezteko epeak, beharrezko agiriak, eta abar).

2. Egoitza elektronikoaren zerbitzu telematikoak erabili, hala nola:

  • Dirulaguntzak eskatzea.
  • Zerga izapideak egitea.
  • Eta abar.

Eskuragarri dauden zerbitzuak zenbait alderdiren arabera alda daitezke: aurkezteko epeen arabera, horiek erabiltzeko betekizunen arabera, eta abar. Unean-unean eskuragarri dauden zerbitzuak kontsultatzeko, zerbitzuen bilatzaile aurreratua erabil dezakezu.

3. Norbere informazioa kudeatu, aukera hauen bitartez:

Nire datuak: datu pertsonalak eta harremanetarako datuak kontsultatu eta eguneratu ahal dira.

Nire izapideak: zerbitzu batzuen egoeraren berri ematen du, interesdun agertzen bazara, alegia.

Nire jardunak: AldundiDigitalean egin dituzun ekintzak eta konexioak kontsultatu ahal dira.

Nire abisuak: zuri interesatzen zaizkizun prozeduren eguneratzearen berri ematen du.

Nire baimenduak eta Nire baimenak: baimenak kudeatzeko aukera ematen dute, egoitzaren beste erabiltzaile batzuek (baimenduek) baimen emailearen kontura beste eragiketa batzuk egin ditzaten.

Nire agiriak: zenbait zerbitzu modu telematikoan izapidetzeko erantsi dituzun agiriak kontsultatu ahal dira.

Nire jakinarazpenak: jakinarazpen automatikoen plataformarako sarbidea dago. AFAk onartzen duen plataforma da.

Gogokoak: egoitzaren barruan gogokotzat dituzun zerbitzuetara sarbide zuzenak daude.

Bideoak

 

Baldintza teknikoak

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (AldundiDigitala) erabiltzeko, ezinbestekoa da zure ordenagailuak ezaugarri hauek izatea:

Softwarea:

  • Nabigatzaile hauetako bat: Internet Explorer (9, 10, 11), Firefox 10 edo aurreragoko bat. Hala ere, erabil daitezke beste nabigatzaile batzuk ere, hala nola Chrome edo Microsoft Edge, nahiz eta ezingo diren egin zenbait eragiketa, sinadura elektronikoa edo inprimaki mota jakin batzuk betetzea, esate baterako.
  • Adobe Reader 8 edo aurreragokoa.
  • Java Runtime Environment (JRE) 1.6 edo goragokoa.
  • Txartelen irakurgailu bat erabiltzen baduzu, haren driverrak.
  • Erabili behar duzun ziurtagiri elektronikoari dagokion softwarea. Normalean, hura jaulki duen antolakundearen web orrietatik deskargatu daiteke.
  • Nabigatzaileak AFAren egoitza elektronikoa konfiantzazkotzat hartzeko beharrezko IZENPEren ziurtagiriak. Hemen ematen diren argibideei jarraituz instalatu ahal izango dituzu.
  • Aukeratutako nabigatzailea konfiguratzeko orduan, cookie-en erabilera ez blokeatzeko, javascripten exekuzioa ahalbidetzeko eta Javako applets-en deskarga eta exekuzioa ahalbidetzeko moduan konfiguratu beharko da.

Hardwarea:

  • Ziurtagiri elektronikoen irakurgailua (Salbu eta softwarean edo token usb-an ziurtagiriak erabiltzen badira).

    Beharrezkoa izanez gero, ziurtagiria eman zizun erakundeak aholkatuko dizu txartelak irakurtzeko zer gailu den bateragarria, eta, baita ere, nola erosi esan diezazuke.

Araudia

50/2022 Foru Dekretua, abenduaren 27ko Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Kontseiluaren apirilaren 5eko 26/2011 Foru Dekretuaren aldaketari.

55/2021 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, apirilaren 5eko 26/2011 Kontseiluaren Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duena. Azke horrek Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa sortu zuen. 

4/2020 Foru Dekretua, urtarrilaren 21eko Foru Gobernu Kontseiluarena, apirilaren 5eko 26/2011 Kontseiluaren Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duena. Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa sortu zuen, bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak arautzeari dagokionez.

5/2020 Foru Dekretua, urtarrilaren 21eko Foru Gobernu Kontseiluarena, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Departamentuaren bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak eta komunikazioak arautzea onartzen duena.

26/2011 Foru Dekretua, apirilaren 5eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen da.

74/2011 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, aldatu egiten da apirilaren 5eko 26/2011 Foru Dekretua, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duena.

37/2011 Dekretua, maiatzaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da Arabako Foru Administrazioko agirien erregistroen erregelamendua.

66/2012 Erabakia, otsailaren 28ko Diputatuen Kontsei luarena. Honen bidez, onartu egiten da Arabako Foru Aldundiaren bulegoen eta erregistro presentzialen ordutegia.

2087/1988 Dekretua, Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 7ko 2.087/1988 Foru Dekretua, zeinez bidez Gizartearekiko Harremanak Bulegoa sortzen den.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunarena. 

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoarena.  

3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren Segurtasunerako Nazio Eskema arautzen duena.

4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren Elkarreragingarritasunerako Nazio Eskema arautzen duena.

Zerbitzua eteteari buruzko oharrak

2021/04/08

Egoitza erabiltzerik ez izatea, sarbidea zailtzen zuen arazo teknikoagatik.

Apirilaren 6an eta 7an Egoitza elektronikoan sartzeko identifikazio sistemetan izandako eragin teknikoagatik, bi egunez luzatu da data horretan amaitu ez diren jakinarazpenak eskura jartzeko epea. Apirilaren 8an, 10:00etan, zerbitzua berreskuratu eta normaltasunez ematen da.


2020/12/14

Egoitza erabiltzeko moduan ez egotea, mantentze-lanak direla eta.

Egoitza elektronikorako sarbidea ez da erabilgarri egongo 2020ko abenduaren 14an, 15:15etik aurrera.

Gehienez hiru orduz ezin izango da sartu; ahal bezain laster berrezarriko da.


2020/11/26

Egoitza erabiltzeko moduan ez egotea, mantentze-lanak direla eta.

Mantentze-lanak direla eta, 2020ko azaroaren 26an ezin izan da Egoitza elektronikora sartu 16:00etatik 20:45era. Hori dela eta, egun horretan amaitu ez diren jakinarazpenak eskura jartzeko epea egun batean luzatu da.

Albisteak

16/02/2017

Zein ziurtagiri onartzen diren eta zein diren erabilienak

AFAk, bere egoitza elektronikoan, ziurtagiri hauek onartzen ditu: “Zerbitzu elektroniko kualifikatuen emaileen konfiantzazko zerrendan” (TSL) agertzen diren ziurtagiri guztiak; zerrenda hori Energia, Turismo eta Agenda Elektronikoaren Ministerioaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.

Horien artean, Foru Aldundian gehien erabiltzen direnak dira:

 a) Pertsona fisikoentzat: 

  - Herritarraren ziurtagiria (IZENPE).

  - NANe -NAN elektronikoa (Barne Ministerioa). 

  - Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren (FNMT) pertsona fisikoen ziurtagiria.

 b) Pertsona juridikoentzat: 

  - Erakundearen ziurtagiria (IZENPE).

  - Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren (FNMT) pertsona fisikoen ziurtagiria.

Egun baliodunen egutegia