Empresa: renovación por modificación de datos eu

Enpresa: txartela aldatzea datuak aldatu direlako

Izapidetu

Epeak

Irekita

Hilabete, datuak aldatzeko arrazoia gertatzen denetik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria beteta eta sinatuta.

  • Lehengo txartela.

  • Datuak aldatu direla egiaztatzen duen agiria.

  • NANa, ANTa edo IFK

  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela egiaztatzea.

  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak. 

  • Enpresa ez bada garraio baimenaren titularra, gidabaimena aurkeztu behar du, titulartasunean edo errentan duen eta, aldi berean, takografoa txertaturik duen ibilgailu batena.

  • Ordezkari edo ahalordedunaren bidez jarduten badu, hori egiaztatzen duen agiria

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.

Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsultatzeko, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera. Baimena ematen badu, hauek aurkeztu behar dira bakarrik:

  • Datuak aldatu direla egiaztatzen duen agiria.

  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak. 

  • Ordezkapenaren edo ahalordearen egiaztapena, aldez aurretik jasota ez bada.

Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da.

Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.

Enpresak ibilgailu takografodunen titularra edo errentaria izateari uzten badio, emandako enpresa txartelak itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari.

Txartelek 5 urterako balio dute.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala.

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu