Unibertsitateko joan-etorrien gastuetarako deialdia

2025/2026 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat dirulaguntzak emateko deialdia.

Epeak

Itxita

2026ko ekainaren 22tik uztailaren 6ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea ikasleak aurkeztu beharko du (eskaera aurkezten den egunean adin nagusikoa bada).
Dokumentazioa eransteko, beharrezkoa da eskatzaileak BakQ ziurtagiria izatea.
Egoitza elektroniko honetan dagoen formularioa betetzeaz gain, honako dokumentu hauek ere erantsiko dira:
 
TARTE OROKORRA

  • Hirugarren oinarrian aipatutako ikasketetan matrikulatu izanaren ziurtagiria, ikasturtean zehar.
  • Jasotako lekualdatze-beken egiaztagiria, hala badagokio, zenbatekoa eta dirulaguntza eman duen entitatea adierazita.
  • Hirugarrenetan alta Egoitza elektronikoan, nahitaezkoa izango dena dirulaguntzaren eskaera egoitza elektroniko honen bidez egiten bada, edo finantza-erakundeak kontu fede-emailearen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonentzat, ikaslearen errolda-ziurtagiria, 2025ko abenduaren 31koa.

 
Interesdunak aurka egin ezean, datu elkarreragingarri hauek bilduko dira:

  • Ikaslearen NANa (adinez nagusia bada).
  • Amaren edo aitaren NANa (ikaslea adingabea bada).
  • Ikasleak Araban erroldatuta egotearen ziurtagiria, 2025eko abenduaren 31koa, Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonek izan ezik, horiek erroldatze-agiria aurkeztu beharko baitute.

 
 TARTE OSAGARRIA

  • Garraio publikoko txartel pertsonalizatuaren fotokopia (hala badagokio), hala nola Bat, Barik edo Mugi, edo trenekoa.
  • Erakunde publiko kudeatzailearen ziurtagiria, ikasturtean zehar egindako joan-etorri guztiak biltzen dituena, garraio-txartel pertsonalizatuarekin.
  • Trenerako gastuetarako, garraio-gastu eta -ordainketa guztiak jasotzen dituen ziurtagiri pertsonalizatua.
  • Ikastetxearen egutegi ofiziala, honek zigilatua 2025/2026 ikasturteko eskola egunak jasotzen dituena
  • Hitzartutako garraio kolektiboaren kasuan, egindako joan-etorri guztiak eta ikasleak egindako garraio-gastuak eta -ordainketak jasotzen dituen ziurtagiria, bai eta 2025/2026 ikasturtean garraio horren ardura izan duen enpresa ere.

 

Zer behar dut?

  • B@kQ 

    Ziurtagiri digitala