Justificar ayudas ganaderas a la gestión de programas colectivos de cría de razas ganaderas, de sanidad animal y de producción animal en el Territorio Histórico de Álava

Tramitar

Plazos

Abierto

01/01/2026 - 01/04/2026

Hasta el 1 de abril de 2026.

Documentación a presentar

  • Egikaritze memoria bat aurkeztea, garatutako ekintzei buruzko informazioa bilduko duena, diruz lagundutako programan ezarritako adierazleak jasoko dituena gutxienez, eta abeltzaintzako ustiategiek programaren xede diren jarduerak betetzen dituzten baloratzeko bezain zehatza izango dena.
  • Gastuen justifikazioa, fakturak aurkeztuz.
  • Hala badagokio,fakturak dagokion banku transferentziaren bidez ordaindu izana egiaztatzea.
  • Langile gastuak justifikatzeko, kudeatzailetzaren ziurtagiria, honako hauek ziurtatzen dituena:programa egiteko atxikitako langileak, horien atxikitze aldia, dedikazioa, langile kostuak. Gastu horiek egozteko erabilitako irizpidea ere zehaztu beharko da.
    • Programa bakoitzaren gastuen eta diru sarreren xehetasuna, Abeltzaintza Zerbitzuak emandako ereduaren arabera, edo gutxienez bertan eskatutako informazioa jasotzen duena. (Gastuak justifikatzeko eredua).
  • Xede bererako jasotako beste laguntza batzuen diru sarreren xehetasuna eta justifikazioa edo, bestela, bestelako dirulaguntzarik jaso ez duelako erantzukizunpeko adierazpena.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela adierazten duena.

Erantzukizunpeko adierazpenen eredua, justifikazioa

Dirulaguntzaren justifikazio gisa elektronikoki aurkeztutako dokumentuek bat etorri beharko dute jatorrizkorekin, zeina interesdunaren esku egongo baita, eta Abeltzaintza Zerbitzuaren eskura egon beharko dute hala eskatzen zaionean.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 28.7 artikuluan ezarritakoarekin, erakunde onuraduna da aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa izatearen arduraduna.

Edonola ere, erakunde eskatzaileari beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta/edo informazio osagarri guztia eskatu ahal izango zaio, programa bete den baloratzeko.

¿Qué necesito?

  • BAKQ

    Certificado digital

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroetan edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.

Tramitar