Justifikazio kontu sinplifikatua eta jardueren justifikazio memoria

Epeak

Itxita

Diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnetik 2020ko azaroaren 30era arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Justifikazio kontu erraztua, IV. eranskinaren araberakoa

  • Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena, III. eranskinaren araberakoa. Mintzalagun programen kasuan, baita V. ERANSKINA ere

  • Jarduerari lotutako gastu guztien zerrenda sailkatua (guztizko aurrekontua, non agertu behar baitira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data).

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita

  • Aplikatu gabeko gerakinen eta horien ondoriozko interesen kasuan, itzulketaren ordainketa gutuna.

  • Aisialdi programetan, gainera:

    • Programa gauzatu duen erakundearen memoria, non zehaztu beharko baita zer mailatan lortu duen programak euskararen bitartez sozializatzea

    • Aisialdi programaren ardura duen begiraleak euskaraz dakiela frogatzen duen egiaztagiria (gutxienez, Batxilergoa euskaraz edo B2)

    • Programaren ardura duten langileen ehuneko 50ek bederen euskararen bitartez sozializatzeko ikastaro bat gutxienez egina duela frogatzen duen egiaztagiria

    • Elkartearen lehendakariaren ziurtagiria, non adieraziko baititu aisialdi zerbitzua emateko kontratatu diren begiraleen izen-abizenak

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.