111 eredua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenak eta konturako ordainketak - egoitza
111 eredua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenak eta konturako ordainketak
Epeak
Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Informazio gehiago
Eredu hau lanaren etekinen, zenbait jarduera ekonomikoren eta sarien gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak hilean behin aitortu eta sartzeko erabiltzen da.
6 milioi eurotik gorako eragiketa bolumena duten enpresak/6 milioi eurotik gorako aurrekontua duten administrazio publikoak
Zer behar dut?
- Zertifikatu digitala
- Ontzi jokoa
- Zerga ereduetarako laguntza programa
Nahitaezkoa da aurkezpen telematikoa