2025eko Mahasti Markatuak mantentzeko eta kontserbatzeko laguntza osagarria eskatzea - egoitza
2025eko Mahasti Markatuak mantentzeko eta kontserbatzeko laguntza osagarria eskatzea
Epeak
2025/06/16 - 2025/07/07
2025eko ekainaren 16tik uztailaren 7ra arte
Aurkeztu beharreko agiriak
Mahastien berariazko betekizunak:
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Markatuen Katalogoan inskribatzeko eskatu duten mahastiek jaso dezakete dirulaguntza.
Katalogo horretan sartzeko eskaera laguntza-eskaera berean egiten da, eta deialdiaren amaiera-datan ebatziko da.
Laguntza hori Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Arabako Lurralde Historikoko Mahasti Markatuen Katalogoan inskribatuta dauden mahastiek eskatu ahal izango dute, deialdia ebazten den egunean.
Mahasti batek Arabako Lurralde Historikoan egon behar du, eta 1979. urtea baino lehen landatu behar da. Adinaz gain, honako irizpide hauek baloratuko dira, besteak beste: osasun-egoera, landaketa-esparrua, barietateak, egoera, berezitasuna, biodibertsitatea, elementu zaharrak.
Eskabidearekin batera, mahastien autoebaluaziorako formularioa aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak eskatutako mahastiaren datu baloragarriak eta puntuagarriak aurkezten ditu, mahastiaren katalogazioan kontuan hartu ahal izateko.
Zer behar dut?
BakQ
Ziurtagiri digitala