7/2026 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako errepideko lurreko garraiorako zuzeneko laguntzak eskatzea - egoitza
7/2026 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako errepideko lurreko garraiorako zuzeneko laguntzak eskatzea
Epeak
2026/05/01 - 2026/06/30
2026ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Online inprimakia betetzea, eskatutako erantzukizunpeko adierazpenak eginez eta diru-sarrera jasotzeko banku-kontuko IBANa adieraziz.
Informazio gehiago
Laguntza banku-transferentzia bidez ordainduko da, eta transferentzia jasotzean dirulaguntza emateko erabakia jakinarazitzat joko da.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean ordainketa egin ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da. Ustezko ezespen horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke.
Zer jarduerak dute laguntza jasotzeko eskubidea?
Onuradunek jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) honako epigrafe hauetako batean sartzen den jarduera bat egin beharko dute:
| E | Jarduera |
| 721.1 | Hiri garraio kolektiboa |
| 721.2 | Autotaxi bidezko garraioa |
| 721.3 | Bidaiaren errepide bidezko garraioa |
| 721.4 | Osasun garraioa anbulantzietan |
| 722 taldea | Salgaien errepide bidezko garraioa |
| 729.3 | Lurreko beste garraio zerbitzu batzuk (BISG) |
| 751.4 | Ordainpeko autobideak, errepideak, zubiak eta tunelak ustiatzea |
| 751.6 | Salgaien zamalanetako zerbitzuak |
| 757 taldea | Mudantza zerbitzuak |
| 756.1 | Garraio agentziak, bitartekariak |
| 756.9 | Garraioko beste bitartekaritza zerbitzu batzuk |
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
BAKQ
Ez da beharrezkoa dokumentazio gehigarririk eranstea. Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritzak, Ogasun Zuzendaritzarekin batera, ofizioz egiaztatuko ditu laguntza lortzeko beharrezkoak diren baldintzak.
Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez bakarrik. Ez da onartuko aurrez aurreko eskaerarik.
