200 euroko laguntza, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat - egoitza
200 euroko laguntza, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat
Nork eska dezake 200€-ko laguntza Araban?
Laguntza eskatu ahal izango dute 2022an soldatapekoak izan diren edota beren kontura jarduera ekonomikoren bat egin duten pertsona fisikoek, baldin eta dagokion Gizarte Segurantzako araubidean edo mutualitate araubidean alta emanda badaude, edo langabezia prestazio edo subsidio baten onuradun izan badira.
Nork ezin du eskatu 200€-ko laguntza?
-
2022ko abenduaren 31n bizitzeko gutxieneko diru sarrera edo klase pasiboen Gizarte Segurantzaren edo mutualitate baten pentsio bat (araubide orokorra edo berezia) edo antzeko beste prestazio batzuk kobratzen ari zirenak.
-
Eskatzaileak ezingo du dirulaguntza jaso baldin eta eskatzailea bera, haren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kengarriak diren ondorengoak edo helbide berean bizi diren zuzeneko lerroko bigarren mailara arteko aurrekoak 2022ko abenduaren 31n oraindik jardunean ari zen merkataritza sozietate baten zuzenbideko administratzaile izan badira 2022an.
Zein dira 200€-ko laguntza lortzeko bete beharreko baldintzak?
-
Ohiko bizilekua Araban eduki behar da 2022an.
-
Eskatzailearen, haren ezkontidea edo izatezko bikotekidearen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kengarriak diren ondorengoen edo helbide berean bizi diren zuzeneko lerroko bigarren mailara arteko aurrekoen 2022ko diru sarreren baturak ezin du izan urtean 27.000 euro baino handiagoa eta, gainera, pertsona horien guztien ondarearen baturak ezin du izan urtean 75.000 euro baino handiagoa, 2022ko abenduaren 31n, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
-
Eskatzaileak banku kontu bat izan behar du bere izenean.
Non kontsulta dezaket nire eskaeraren egoera?
Bidalitako eskabideari dagozkion datuak Egoitza elektronikoaren "Nire espedienteak" atalean daude.
Nola eskatu laguntza?
Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri jartzen den web inprimakiaren bidez.
Epeak
Otsailaren 15etik martxoaren 31ra arte.
Informazio gehiago
Laguntzari buruzko ohiko galderak ere egin ditzakezu:
Pertsona fisikoentzako 200 euroko laguntzari buruzko ohiko galderak
Araudia
20/2022 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurriena eta La Palmako uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun egoera batzuei erantzuten laguntzekoa (74. artikulua).
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 90/2023 Foru Agindua, otsailaren 10ekoa. Onestea diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzako 20/2022 Errege Lege-Dekretuan aurreikusitako laguntza eskatzeko prozedura (20/2022 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurriena eta La Palmako uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun egoera batzuei erantzuten laguntzekoa).
Zer behar dut?
Inprimakia bete ahal izateko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK, BAKQ edo antzekoak); halakorik ez baduzu, dezakezu esteka honetan klik eginda:
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.