200 euroko laguntzari buruzko ohiko galderak - egoitza
Pertsona fisikoentzako 200 euroko laguntzari buruzko ohiko galderak
200 euroko ordainketa bakarrean datzan laguntza bat da, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzakoa, baldin eta 2022an soldatapekoak, autonomoak edo langabezia-prestazioaren edo subsidioaren onuradunak izan badira.
Laguntza hau eska dezakete 2022ko ekitaldian baldintza hauek betetzen dituztenek:
- Ohiko bizilekua Araban edukitzea (2022an 183 egun baino gehiagoz bertan bizi izatea)
- Norberaren edo besteren konturako jarduera bat egitea eta harengatik Gizarte Segurantzako edo mutualitateko araubide egokian alta emanda egotea.
- Langabezia-prestazio edo subsidio bat jaso izana
- Jasotako errentak, ezkontideak edo izatezko bikotekideak, 2022ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea duten ondorengoek edo lerro zuzeneko bigarren mailarainoko aurrekoek hartutako errentak barne direla, horiek guztiak 2022ko abenduaren 31n bizileku berean bizi badira, ekitaldi horretan 27.000 euro baino gutxiago izatea eta haien ondareak, ohiko etxebizitza kanpo utzita, 75.000 euroko muga ez gainditzea.
Bai.
Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da eskatzaileak, haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea duten ondorengoek edo lerro zuzeneko bigarren mailarainoko aurrekoek, horiek guztiak 2022ko abenduaren 31n bizileku berean bizi badira, 2022ko ekitaldian hartutako errenten batura 27.000 euro baino gutxiago izatea, eta haien ondarea urtean 75.000 euro baino gutxiago izan behar da, ohiko etxebizitza kanpo utzita.
Kontuan eduki behar dira eskatzailearekin 2022ko abenduaren 31n bizileku berean bizi diren eta beren artean ondoko hauetako lotura bat daukaten pertsonen diru sarrerak eta ondarea:
- Ezkontza
- Eusko Jaurlaritzaren izatezko bikoteen erregistroan inskribatutako izatezko bikotea.
- 2022ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea duten ondorengoak.
- Aurrekoak
Hortaz, ez dira kontuan edukiko etxebizitza berean bizi diren eta esandako lokarriez loturik ez dauden beste pertsona batzuen diru sarrerak eta ondarea
Kenkari hori aplika daiteke ondorengoek honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Hogeita hamar urte baino gutxiago izatea 2022/12/31n, salbuespen honekin: ondorengoek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren foru arauko 82. artikuluan ezarritako kenkaria egiteko eskubidea sortzen dutenean (desgaitasuna edo mendekotasuna).
b) 2022ko lanbide arteko gutxieneko soldata (14.000 € urtean) baino errenta txikiagoa lortzea urtean, salbuetsiak kontuan hartu gabe.
c) 2022ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenik ez aurkeztea edo aurkeztu beharrik ez izatea.
d) Eskatzailearekin bizi behar dute 2022ko abenduaren 31n.
Ondorengo ahaideekin parekatuko dira adin txikikoak babesteko eskumena duen erakunde publikoan formalizatutako tutoretza edo harreraz zergadunarekin loturik dauden pertsonak.
Onuradunaren diru sarrerak eta ondarearen zenbatekoa, bizitzeko gutxieneko diru sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen 20. artikuluko 1., 4. eta 5. apartatuetan xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira, 2023ko martxoaren 31n eskuragarri dauden datuak kontuan hartuta.
Hortaz, ondarea zenbatzeko ez da kontuan hartuko ohiko etxebizitzaren balioa.
Ez dute laguntza jasotzeko eskubiderik 2022ko abenduaren 31n egoera hauetako batean daudenek:
-
Bizitzeko gutxieneko diru sarrera hartzea, edo
-
Gizarte Segurantzako araubide orokorrak edo araubide bereziek edo Estatuko Klase Pasiboen Araubideak ordaindutako pentsio bat jasotzea, edota Langile Autonomoen Araubide Bereziaren (LAAB) ordezko gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik haien antzeko prestazioak jasotzea.
Halaber, kanpoan geratuko dira eskatzaileak baldin eta beraiek nahiz beren ezkontidea, izatezko bikotekidea, 2022ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea duten ondorengoak edo haien aurrekoak 2022ko abenduaren 31n bere jarduerari utzi ez dion merkataritza-sozietate baten administratzaileak badira, edo merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren eta merkataritza-sozietate baten funts propioetako partaidetzaren adierazgarri diren baloreen jabe badira.
Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuratu daitekeen formulario elektronikoaren bidez bakarrik eskatuko da laguntza. 200 euroko laguntza, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat
Eskaera aurkezteko, beharrezkoa da bere burua telematikoki identifikatzea (BAK, BAKQ edo ziurtagiri digitalaren bidez). Informazio gehiago hemen:
Eskaera-formularioan, eskatzailearen eta bizileku berean bizi diren pertsonen IFZ zenbakiak jarri behar dira, baita eskatzailea titular duen banku kontu bat ere, laguntzaren ordainketa bertan egiteko. Ez da nahitaezkoa IFZ ez daukaten 14 urtetik beherakoen IFZ zenbakia adieraztea.
Eskabideak ez dira era presentzialean beteko Arabako Foru Ogasunaren bulegoetan.
Ez, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.
Gizarte Segurantzak eta beste erakunde publiko batzuek Arabako Foru Ogasunari bidaliko diote laguntza eskatzeko beharrezko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar den informazioa.
Laguntza hau 2023ko otsailaren 15etik martxoaren 31ra arte eska daiteke.
Laguntza banku-transferentzia bidez ordainduko da.
Horrengatik, eskatzailea titular duen banku kontu bat adierazi behar da laguntzaren ordainketa egin ahal izateko.
Formularioa aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epea igarota, ez bada ordainketa egin eta ez bada jakinarazi ezezko ebazpen proposamenik, eskabidea ezetsitzat eman ahal izango da.
2022an DSBEa bakarrik kobratu badut eta ez badut besteren kontura lan egin, ez banaiz autonomoa izan edo ez badut langabezia prestazioa edo subsidioa jaso, EZ dut eskubiderik 200 euroko laguntza kobratzeko.
Ez, 200 euroko laguntza kobratzeko, langabezia prestazioa edo subsidioa jaso behar izan dut 2022an.