Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Desgaitasun egoera baloratu edo berrikusteko hitzordua eskatzeko, jatorrizko agiri hauek aurkeztu beharko dira: 

  • NAN/AIZ. 
  • Baloratzeko beharra dakarten osasun arazoei buruzko mediku txosten (espezialistenak) eta txosten psikologiko eguneratuen fotokopiak.
  • 02 inprimakia: eskaera.
  • 012 inprimakia: datuen babesa eta haien tratamendua.
  • 008 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona, beharrezkotzat joz gero (inprimaki hori aurkeztuz gero, izendatutako pertsona horri bidaliko zaizkio prozesuko jakinarazpen guztiak).
    • Adingabekoentzat: Familia-liburua eta, banantze edo dibortzio kasuetan, zaintza eta jagoletza arautzen dituen hitzarmena. Familia-harreraren kasuan: ebazpen judiziala edo administratiboa. 
  • 009 formularioa. Izatezko zaintzailerik badago, izatezko zaintzailearen NAN/AIZ, zaintza hori aitortzen duen zainpeko aitorpenarekin batera. 
  • 054 formularioa. Parte hartzeko murrizketen baremoa. Formulario hau betetzea borondatezkoa da.
  • Agiri horiez gain, aukera duzu zure osasun arazoei buruzko beste txosten batzuen fotokopiak eransteko, interesa izan dezaketela uste baduzu. 
Dokumentazio hori aurkeztu ezean, espedientea ezin izango da behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiek beteta eta sinatuta egon behar dute, eta orri honetan aurki ditzakezu.