Eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia

Epeak

Itxita

2024ko uztailaren 1etik 11ra.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntza jasotzeko EZ da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea.

  • Erakundeak alderdi hauek baloratzea eskatzen badu soilik aurkeztu beharko du horietako bakoitzean zehazten den dokumentazioa:

    • Desgaitasuna edo premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko teknikariak akreditatzen badira:

      • Erakundearen ziurtagiria, deialdiaren 6.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

      • Daukan desgaitasunaren ziurtagiri ofiziala edo Hezkuntza Sailaren Berritzeguneko ziurtagiria, hezkuntza arloan laguntza behar duela egiaztatzen duena.

    • Kirol-erakundean euskara, berdintasuna eta ekitatea sustatzearen aldeko irizpideren bat betetzen duten erakundeen kasuan, egiaztagiriak, deialdiaren 6.b artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Kirolean indarkeria prebenitzeko konpromisoaren kasuan, proiektua/memoria eta/edo prestakuntza-ziurtagiriak, deialdiaren 6.c artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko egitekotan, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. > Aurka egiteko dokumentua

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. solairua.
01001 Gasteiz
(945181818)

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra
Probintzia Plaza, 5. 01001 Gasteiz