Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea

Epeak

Itxita

2025eko otsailaren 25etik irailaren 30era.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera 055 inprimakia
  • Laguntzaren onuradunaren eta haren gurasoen edo legezko zaintza duenaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Adingabeek aipatutako dokumentazioa eduki ezean, haurra jasotzen duen familia liburuaren fotokopia aurkeztu beharko da. Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
  • 012 inprimakia, familia unitateko kide guztiek sinatuta. Agiri horren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak baimena izango du datu pertsonalak bildu, erabili eta/edo transmititzeko, prestazioak, laguntzak eta gizarte zerbitzuak lortu, jaso eta horiei eusteko legez ezarritako betekizunei dagokienez.
  • 013 inprimakia, banku helbideratzeari buruzkoa, banku-erakundeak behar bezala sinatu eta zigilatuta, hornitzaileari ordainketa zuzena berariaz eskatzen zaion kasuetan izan ezik.
  • Laguntzaren xede den ekintza edo zerbitzuaren kostuaren aurrekontua edo proformako faktura.
    • Aurrekontuan, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko dira: enpresa hornitzailearen identifikazioa, aurrekontuaren data, eskatzailearen datuak eta egin beharreko ekintza/tratamenduaren ezaugarrien deskribapen zehaztua.
    • Eskaera aurkeztu aurretik, zerbitzuak deialdiaren epearen barruan ordaindu badira, fakturaren eta ordainketaren egiaztagiriaren jatorrizkoak aurkeztu beharko dira.
  • Izapidetze elektronikoa aukeratuz gero, eskaeren dokumentazioarekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, adierazten duena bertan jasotako informazioa eta dokumentazioa benetakoak direla eta, hala eskatzen zaionean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen esku jarriko dela.

Zer behar dut?

Eskabideak aurkezteko, zure erreferentziazko gizarte-langilearengana edo GOFEren Informazio Zerbitzura jo dezakezu, gizarte-informazioa eskatzeko aurretiko hitzordua eskatuta edo telefonoz 945 15 10 15 telefonoan. Gasteiztik kanpo bizi bazara, zure Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar duzu.

Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazioa eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Txosten Teknikoa lortzeko eta/edo deialdian jasotako ekintza eta produktu lagungarriei buruzko informazioa eskatzeko, eskatu aurretiko hitzordua edo telefonoz 945 22 02 52ra deituta (1 luz. eta 2 luz.).