null Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza ekonomikoa

Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza ekonomikoa

Laguntza hauen helburua da hartzaileen bizi kalitatea hobetzea eta haien egoerak sortutako premiei erantzutea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango da, laguntza espezializatua jasotzeko egin behar dituzten gastuak konpentsatzeko.

  • 0-6 urte izatea.
  • Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.
  • Tratamendua Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuak baimendutako erakunde batek egitea, salbu eta esku hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasitako arreta goiztiarreko programa baten barruan hasi bada, edo tratamendu hori, hurbiltasunagatik, beste probintzia edo autonomia erkidego batean egitea, lurralde historikoan ez dagoelako baimendutako zentrorik bizilekutik 35 km baino gutxiagoko distantziara; kasu horretan, lurralde horretan indarrean dagoen araudia bete beharko da, zentroen funtzionamendua baimentzeari/egiaztatzeari dagokionez.
  • Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin  hala baloratu badu organo eskudunak.

Desgaitasuna duten pertsonen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa

Ebazpena eman beharko da eta eskaera egin duten pertsonari jakinarazi hiru hilabeteko gehienezko epean, eskaerak jasotzen direnetik. 

Aurreko paragrafoan aipatutako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berariaz ebazteko duen betebeharra gorabehera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi