Ibilgailu berri bat lehen lortutako salgaien garraiorako baimen batean (MDP, MDL edo MPC motakoan) inskribatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa. 3,5 tonatik gorako GMBa duten ibilgailuen kasuan, hirugarren batenak badira, ibilgailuaren titulartasunaren egiaztagiria, titulartasuna aldatzeko ziurtagiria trafikora bidali ahal izateko.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.

 

MDL eta MDP motako baimenen kasuan, gainera:

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzarekin zorrik ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri.

 

MDP motako baimenen kasuan, gainera:

  • Eskatzen den finantza ahalmen berria honako dokumentu hauen bidez egiaztatzea:
  • Pertsona juridikoa bada eta datua Merkataritza Erregistroan jasota ez badago, kapitalak eta erreserbek eskatzen den zenbatekoa estaltzen dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Enpresaburu indibiduala bada, bere ibilgailuen antzinatasunalehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Ibilgailu horiek jabetza araubidean edo finantza errentamenduan baditu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa
  • Ahalmena horrela egiaztatu ezean, dokumentu bi hauetako bat:
    • Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
    • Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.

 

MPC motako baimenen kasuan, gainera:

  • Ibilgailu kopurua handitzeko premia egiaztatzea:
    • Normalean eskuratu, fabrikatu eta saltzen dituen salgaien bolumena egiaztatzeko dokumentazioa (azken ekitaldi fiskalean izandako fakturazioa edo merkataritza arloko beste edozein agiri, datu hori froga dezakeena), baita bezero eta hornitzaileen kopurua egiaztatzen duena ere

Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
  • 3,5 tonatik gorako GMBa duten ibilgailuen kasuan, hirugarren batenak baziren, erosketaren faktura.
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Finantza ahalmenaren egiaztagiria, hala badagokio.
  • MPC motako baimenetarako, ibilgailu kopurua handitzeko premia egiaztatzen duen dokumentazioa.

Garraio publikorako baimenen kasuan (MDL eta MDP) flotaren batez besteko antzinatasuna, ibilgailu berriak gehitu eta gero, ezin izango da lehenagokoa baino handiagoa izan. Garraio pribatu osagarrian (MPC), antzinatasunak ez du axola.

Enpresa titularrak garraio arloan administrazio bidea amaitu eta gero eska daitezkeen zehapenak ordaindu dituen egiaztatuko du Foru Aldundiak.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, MDP edo MDL motako baimenean ibilgailu berri bat inskribatzeko eskatu duenak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Argibide gehiago

Izapidetu