Justifikazioa Araba Innova - Digitaliza 2024

Izapidetu

Epeak

Irekita

Jardueren errealizazioaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 2025ko urriaren 24era arte (egun hori barne).

 

Ordainketak arintzeko, unean unerako jarritako epe mugak baino lehenago aurkeztu ahal izango dira agiriak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Justifikazio agiriak bide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.  Frogagiria Egoitza elektronikoaren bidez eransteko, egoitzan identifikatu egin behar duzu, eta "Nire espedienteak" atalera sartu.

Dirulaguntzaren justifikazioa jarraibide hauen arabera aurkeztu behar da.

Lehengo ordainketa justifikatutzat eman dezan eta dirulaguntzaren gainontzekoa ordain dezan, aldez aurretik onuradunak, 2025eko urriaren 24era arteko epean (egun hori barne), aurkeztu beharko dira ALAVA INNOVA 2024ko laguntza deialdiaren 13. oinarrian adierazten diren agiriak, zeinak ondoren laburbiltzen baitira:

  • Justifikazio eredua. PDF EDITABLE. Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa barne.

  • Bertan adierazten da erantsitako fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla, horiek erakunde eskatzailearen esku daudela eta Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituela, hala eskatzen zaionean.

  • Egindako jarduketa guztien amaierako memoria, helburuen lorpen maila, gogobetetze maila, jarduketak egiteko egutegiaren betetze maila eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuen desbideraketak zehaztuz.

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako kanpoko gastuen eta ibilgetu inbertsioen taula (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako Excel orria)  .Daturik gabe, Excel orri honetara sar zaitezke, hurrengo estekaren bidez. ANEXO EXCEL 1.

  • Fakturak.

  • Egindako gastuen ordainketaren justifikazioa, dagokion banku transferentzia edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga balioa duen beste agiriren bat erabiliko da, baldin eta ordaintzailea eta onuraduna, zenbatekoa, ordaintzeko data eta kontzeptua zehazten badira.

  • Eskaintza hirukoitza eta arrazoitzeko txostena hautatutako eskaintza ekonomikoki onena ez bada (izandako benetako kanpoko gastua 15.000,00 euroko mugaraino iritsi edo hura gainditzen badu eta eskabidean aurkeztu ez bada). HIRU ESKANTZEN KOADROA

  • Aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak, aldez aurretik aurkeztu ez badira.

 

Barne gastuetarako laguntzak jasoz gero:

 

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako barneko gastuen taula, honako hauek zehaztuta: izena, NANa, dedikazioa, kostua orduko eta kostua guztira, eta, hala badagokio, kontratazio horien diru sarrerak eta finantzaketa. (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako Excel orria). Daturik gabe, Excel orri honetara sar zaitezke, hurrengo estekaren bidez ANEXO EXCEL 1.
  • Erakunde onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena, 5. artikuluan ezarritako baldintzak eta jardueretan parte hartzen duten diruz lagundutako pertsonen dedikazio-orduak. betetzen dituela adierazten duena.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

 

945 569 028  telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

 

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52040), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

 

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu