Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea - egoitza
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea
Epeak
2026ko martxoaren 5etik 26ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
1. Kultur programaren proiektua. Proiektuak ez ditu inola ere 50 orrialde baino gehiago izango. Horretarako, gidoi hau proposatzen da:
- Proiektuaren oinarria.
- Helburuak zehaztea.
- Proiektuaren azalpena.
- Izaera berritzailea, diziplina anitzekoa eta zeharkakoa.
- Kultura proposamenaren ibilbidea eta sendotzea denboran.
- Metodologia eta jardueren plangintza. Proiektuaren kronograma.
- Jardueren lurralde eremua.
- Kultura eragina, proiektua garatzen den herrietan bertan eta kanpoan.
- Gizarte eragina. Proiektuaren xede den biztanleria.
- Baliabide materialak eta giza baliabideak.
- Ezarritako lankidetza sareak.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
- Programaren komunikazioa eta zabalkundea.
- Proposamenaren finantzaketa eta bideragarritasuna.
- Euskararen erabilera. Helburuak eta horiek sustatzeko ekintzak.
- Ezberdintasunak ezabatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak.
- Tolerantzia, gizarte inklusioa eta kultur aniztasuna sustatzea.
- Ingurumen irizpideak.
2. Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua. Aurrekontuan argi eta garbi adierazi beharko da BEZa erakunde eskatzailearentzat diruz lagun daitekeen kontzeptua den.
Ezinbestekoa izango da eskaerari erantsita proiektua eta aurrekontua aurkeztea oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Eskaera soilik aurkezteak, proiektu eta aurrekontuarekin batera joan gabe, izapidea ez onartzea ekarriko du berekin.
3. Aurkeztu beharko duten administrazio dokumentazioa:
- Hala badagokio, BEZa ordaintzetik salbuetsita egotearen ziurtagiria, dagokion zerga administrazioak emana.
- Hala badagokio, inplikatutako eragileen ziurtagiria, programa garatzen lagundu dela egiaztatzen duena (ezarritako lankidetza sareak).
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Helbidea: Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
1. Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenek, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenek. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betetzeko.
2. Administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuta ez dauden pertsonek aurrez aurre aurkez dezakete eskaera, leku hauetan:
-
Foru Ogasunak Gasteizen, Laudion eta Guardian dituen bulegoetako erregistroa.
-
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetatik edozein.
Atal honetan jasotako moduan aurkezten diren eskaerak deialdi honetako II. eranskineko eredura egokitu beharko dira.
3.Eskaera hainbat entitatek batera aurkezten badute, taldeko erakunde bakoitzak bere gain hartutako exekuzio konpromisoak zehaztu beharko dira, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta entitate guztiak hartuko dira onuraduntzat. Era berean, pertsona edo entitate bat izendatu beharko da elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar gisa, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiarekin, eta harekin ezagutuko dira eskaera izapidetzetik eratorritako gainerako jarduketak.
