Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sortzeko eta zabaltzeko programak garatzeko, 2026an

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura arloko profesional autonomoek eta enpresek sustatutako kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzen laguntzea (2026ko deialdia).

1. Entitate onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
2. Deialdi honen onuradun izan daitezkeen erakundeak bi mota hauetakoak izan daitezke:

  1. modalitatea. Irabazteko xedea duten entitate pribatuak eta langile autonomoen araubide bereziari atxikitako profesionalak. Diru hornidura: 105.000 euro.
  2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko elkarteak. Diru hornidura: 155.000 euro.
    Modalitate batean sortzen diren soberakinak beste modalitatearen zenbatekoari gehitu ahal izango zaizkio, betiere deialdiaren aurrekontu osoa errespetatuz.

3. Federazioetan, konfederazioetan edo antzekoetan elkartutako kultura elkarte eta entitateek ez dute nor bere aldetik edo beste entitate bateko kide gisa aurkezterik deialdi honetan. Egoera horrek automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak ez onartzea.
4. Kanpoan geratzen diren entitateak:

  • a. Elkarteak, taldeak eta antzekoak, beren helburuen artean nagusiki kultura izaerakoak ez badituzte, eta egiten dituzten jarduerak halakotzat jotzen ez badira. 
  • b. Auzo elkarteak, gazte elkarteak, aisialdikoak eta denbora librekoak, bai eta hezkuntzarekin eta/edo prestakuntzarekin zerikusia duten guztiak ere, hala nola gurasoen elkarteak eta ikasleen eta ikasle ohien elkarteak.
  • c. Fundazioak.
  • d. Dirulaguntzaren xede bererako administrazio publikoekin kontratu bat esleituta daukaten entitateak.
  • e. Laguntza lerro horren aurreko deialdietan emandako dirulaguntzetatik sortutako betebehar guztiak bete ez dituztenak.
  • f. Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren 2026eko programazioan jasotako edo sail horren babesa duten ekimenak egiten dituztenak.
  • g. Arabako Foru Aldundiaren edozein sailek bultzatutako beste programa batzuetan jasota dauden edo beste edozein sailen eskumenekoak diren xedeak dituztenak.
  • h. Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuan dirulaguntza izendunak dauzkatenak, horren helburua dirulaguntzaren xedearekin bat baldin badator, bai eta horiekin loturikoak ere.
  • i. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak IV. tituluan adierazitako arau hausteren bat dela-eta zehatu direnak, bai eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik administrazio zehapena edo zehapen penala jaso dutenak ere, dagokien zehapenean ezarritako aldian, hala xedatzen baitute, batetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak eta, bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak.
  • j. Aurreko deialdiko entitate onuradunak, baldin eta emandako dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izan badute, hasieran aurkeztutako diruz laguntzeko aurrekontuaren ehuneko 50 baino gehiago ez gauzatzearen ondorioz.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. 

58/2025 Erabakia, otsailaren 4koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sortzeko eta zabaltzeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdiari 2025ean.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Jarduketa-memoria eta justifikazio-kontu sinplifikatua

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi